Azeriak eta azkonarrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: DUR-027/028
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Natura » Fauna » Basoko animaliak
Transkripzioa
- Ta zuk alde asko igerri dozu lehen egoten zien animalidxekaz edo piztidxegaz eta geur egun dauenagaz? Basoko animalidxek-eta diñot.
-Azeridxe euen asko. Oin be azeridxe dau hamen, azeridxe bai. Ze prezisamente ardi bat hil jaten niri ointxe hillebete-edo, ta hor zulo haundi bat euen, zulo haundi bat. Ta han […] bota nauen ta lurreaz tapau naben. Ta astien azeridxek zertu eitten zittun ta ikusi nun dauen zera. Bai.
- Basurderik-edo, ez euen hemendik?
- Ez, basurdeik ez.
- Oin, asko dau, ezta?
- Azkonarra, azkonarra euen asko, azkonarra. Bakizu zer dan azkonarra? Azerixe ta azkonarra.
- Ta oin ya azkonarrik ez dau?
- Ez. Baiña azeridxe porejemplo, niri gaur ume bi ein dotso batek; hor itxiko baneukez gabien, azeridxek erungo luke.
- Ta otsoa?
- Otsoik-eta hamen ez e! Ez otsorik-eta ez. Azeridxe bai. Azeridxe asko.
- Zuk, asko bizi izan dozu ardidxeri-ta ataketiena eta?
- Azeridxe.
- Azeridxe?
- Azeridxe. Horrek uma bixok jaixo diezak, gaur gabien itxi hor amaaz ta azeridxek, erungo leukez.
- Bai?
- Seguru.
- Nik iñoiz hemen kamiñuen be, ikusi dot azeridxe.
- Ba, bai.
- Kotxiek harrapatute.
- Azeridxe asko aumentau da ze, prohibidute da hilttie-ta. Baiña karniburue da eta horrek animalixek harrapau ein biher dau /bidau/ jateko. Ta ez dait zegaittik dauen prohibidute.
- Ta korsue-eta?
- Ha korsue-ta ez da… Hamen belie eoten da asko. Belie, eoten da hamen piñudietan-eta asko. Horrek eitten dau porejemplo, artue-ta dauenien, guri arto-solue euki giñun zerien ta trillau ein oskun beliek. Ta korsue ta horrek, ez.
- Ta billurtzeko ez dau ezer?
- Eskopeti, bauket nik, hamen.
- Eskopetie?
- Hombre! Bai.
- Eta kazan ibiltzen ziñenien, txoririk edo ez zenduen harrapetan?
- Bai, biragarrue ta zozue-ta zertzen zan. Baiña gehixena gu domeka domeketan jueten giñien. Domeketan beti Bitorixara, Arakara. Gero prohibidu ein abien. Militarra dau han.
- Arakan bai. Han inguruan.
- Klaro. Prohibidu ein abien.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!