Durango (Bizkaia)

Behiak esnerako eta solorako

Behiak esnerako eta solorako Behiak erabiltzen zituzten, inguruetan inork ez zuen idirik. San Andresko baserri batean eta Orozketako pare bat etxetan egon ziren idiak. Goldaketarako idiak ekarriz gero ordaindu egin behar izaten zuten lan hori. Behiak esnerako eta soloko beharretarako izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behiak erabiltzen zituzten, inguruetan inork ez zuen idirik. San Andresko baserri batean eta Orozketako pare bat etxetan egon ziren idiak. Goldaketarako idiak ekarriz gero ordaindu egin behar izaten zuten lan hori. Behiak esnerako eta soloko beharretarako izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek ididxek-eta euki zenduezan?
- Ez. Behiek, behiek. Idirik ez giñun eukitten.
-Oin biharrereko ta?
- Behidxek. Bai. Ordun behidxek. Ididxek hamen iñok be ez eukezan. Hor San Andresen bai, San Andresen ididxek. Baserri baten bakarrik ididxek euezan San Andresen ta Orozketan be bai. Orozketan etxe bitten edo egon zien ididxek; ze horrek basuen ibiltten zien tronguek bajatzen. Piñuek bajatzen-ta horrek ididxok.
- Orduen soluetan ez ziren erabiltzen?
- Hona ba, ekarten ziñun pagaute. Goldaketan-ta askotan, behidxek iguel ernari edo txahala eindde edo zertu, ta ha ekarri pagaute. Bai.
- Ta konpensaten aben gero dirutan kontue ala ez?
- Bueno, baserrittarrak sekulo ez dau atara konturik. Galtzen eon bada be, sekulo konturik atara ez, sekule be ez. Nik ardidxekaz ez dot kontue ateraten. Nik ardidxekin galdu eitten dot, pentsue dauen prezidxuen. Baiña garbittiarren, bestela kenduko neukez nik. Bestela emon ezebe ez deu eitten. Pentsue dau karu-ta, pentsue karu.
- Ta zuek behidxek-eta zetako ibiltzen zenduezan, gero saltzeko edo esnerako edo?
-Esnerako, esnerako, esnerako saldu. Zenbat balio eban ba? Ezebe ez abien balidxo esnie emoten, baia orduko denporetan…
- Ta orduen esnie saltzen zenduen zuek?
- Esnie. Hemen danak behidxek esnerako. Ta gero klaro, soluen ibiltteko. Bestelan esnerako. Hamen behie, gitxienak, bost bat behi euko abazan, baserri bakotxak. Oin bape ez dau; danak juen die.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia