Durango (Bizkaia)

Maitena, Jone, Joseba Ander... izen euskaldunak

Maitena, Jone, Joseba Ander... izen euskaldunak <p>Neba-arrebek izen euskaldunak izan zituzten. Berak bataiotik dauka Maitena izena, antza, bere gurasoek ez zuten arazorik izan euskal izenak jartzeko. Nagusienei konfirmazioan aldatu zien izena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-023-053 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neba-arrebek izen euskaldunak izan zituzten. Berak bataiotik dauka Maitena izena, antza, bere gurasoek ez zuten arazorik izan euskal izenak jartzeko. Nagusienei konfirmazioan aldatu zien izena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno nausidxaue Jabier izen zan.
- Beti ingurukoak e? Xabier, Balendin, beti ingurukoak e?
- Bai, bai. Eta bestie Joseba izen zan, baia Joseba Ander.
- A Joseba Ander.
- Bai.
- Zuek, karo zuk Maitena, gero Jone, Itziar... izen euskaldunek euki dozuez danok.
- Bai, bai.
- Ta zelan ba hori?
- Ba holantxik izen dalako. Gure aittek eingo eban hori.
- Baiña ez ban euki problemarik-edo, Maitena jartzeko-edo? Bautidxotik dekozu Maitena?
- Holantxeik egin gara gu. Nausidxek ez dakit zer, gero konfirmaziñuen aldatu otsiezela-edo holan hondiño, ze jaleo haundidxek egon zien izen.
- Baia zugaz ez. Zure sasoien ez zan egon jaleorik.
- Ez, ez, ez. Ozta-ozta nire sasoien nire sasoien konpondute egongo zan-edo ez dakit zer.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia