Bere ahizpa bonbardaketan hil zen jesuitetan zegoela
Bonbardaketako egunean, etxean geratu ziren. Aitak bere ahizpa Itziar Jesuitetan hilda aurkitu zuen; oraindik arnasa zuela aurkitu zuen, baina hil egin zen.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: DUR-023/014
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Segiduan juen ziñien hamendik?
- Ez, ez, ez, ez. Bonbardeo egunian ba hementxe geldittu giñen, etxian, horko etxe haundi horretan. Eta beste barik nire, a bueno, egun horretan, egun horretan ni, aitta etorri zan ba aurkittu ebala aurkittu ebala Itziar ta. Hildda. Guk esan gontsen: "Jesuitetara juen da e!".
- Ta Itziar hil zan.
- Aitteri esan gontsen Jesuitetara juen zala Itziar. Eta bera juen zan ta orduen aurkittu eban. Eta hondiño arnasia ei euken eta berak arnasia emon eutsan zera, artifiziala ein eutsen ta dana. Baiña ba hil zan.
- Elizan, eliza barruan?
- Eliza barruan bai, jesuittetan. Ta azkenean hor daukogu guk jesuitak atara eutsien zera, eskelea; hori da aiztearen zer dokumentau egiten daben geuza bakarra daukaguna heridxotziena.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!