Motorzalea: Guzzia, Vespa...
Hizlaria(k):
Ugarte Ortuoste, Isidro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-004-066 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezkondu aurretik BI-1975 matrikuladun motorra zuen Isidrok; 75 zentimetro kubikoko Guzzi bat zen. Sasoi hartan, ez zen jende askorik ibiltzen motorrez. Gerra aurretik, bizikleta izatea ere asko zela dio. 14.000 pezeta ordaindu zituen bigarren eskuko motorragatik. Guzzia izan aurretik Zipri Agirrezabali erosi zion motor bat, 38 zentimetro kubikoko JB bat. Kurutziagako Gutin tailerrean, armazoia egin zien; atzean 5 abiadura-aldagailu eta katalinan bi jarri zien, hamar abiadurako motorra izateko. Guzzi motorra eta gero, bi Vespa izan zituen.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 05a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: DUR-004/066
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!