Bertoko erreketako arrainak, karramarroak...
Hizlaria(k):
Ugarte Ortuoste, Isidro
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-004-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Oiloak, untxiak eta ahateak zituzten (erreka ondoan bizi zirelako zituzten ahateak). Bakailaoa beratzeko errekara sartzen zuten zaku barruan; zakua karramarroz betetzen zen. Ezkailuak harrapatzea oso erraza zen, erretela botata bertara joaten ziren. Mañariko errekak ur hotza du, eta hori oso ona da; hori dela eta, ez zen loinarik egoten. Beste erreketan egoten ziren loinak. Santa Anatik gora ez zen barborik egoten. Bertoko karramarroak aurkitzeko erreka hasieratara joan behar dela dio. Zarboak sardexkarekin harrapatzen zituzten; harrien azpian ezkutatzen ziren. Ezkailuak sabel mingotsa du, zarboak ez.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 05a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: DUR-004/019
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!