Amaren jaiotetxea milizianoek erre zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 05a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: DUR-004/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera
Transkripzioa
- Etxie gerratan erre ein zan, Ortuzar. Han karabidxen aldatza badakizu nun dauen? karabidxe aldatza? eskumatara egon zan hori etxiori. Arkue luzero egon zan jausi barik, baia etxie gerratan gerratan erre zan. Baserririk haundidxena zan, etxerik heundidxena ha.
- Ta gerra denporan erre zan?
- Gerra denporan. Gerra denporan paseu zan han geuza bat: eskapetako denporan, milizianuek urtetako esan otsien, ez abien urten ta horren represalidxan edo zerien sue emon otsien, ta milizianu gazte batek errukidxe hartu nire tia bati -hemeretzi urte-edo eukezan orduen- ta josteko makiñie bakarrik etara aban, beste dana etxie erre zan. Bai.
- Eta? erre otsien ta gero nora joan zan?
- Gero juen zien haren alaba baten etxera, han karabidxen aldatzien ezkerrekaldien etxie. Han be suerte txarra, bigarren etxie be erre ein zan. Ta gero bizitten juen zien, oin bizi die tokidxe karabidxe da, karabidxe zan ta aitte be nik igeltseru euki neban, aittek eta nik habiliteu gontsen ba bizitzeko moduen karabidxori. Ta han bizi diez.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!