Donostia (Gipuzkoa)

'Txirrita'ren bertsoak I

'Txirrita'ren bertsoak I <p><em>Txirrita</em>k gurasoei eta txakur bati botatako bertsoak abesten ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-148-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txirritak gurasoei eta txakur bati botatako bertsoak abesten ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Beste batian Txirrita etxera emen zijuan ta aitta ta ama baratzan ari emen zian. Ta Txirritak bertsua aittai ta amai:
Etxeko maiorazko
nitzan tokamentuz,
baldin aita serbittu
banun pulamentuz;
lehengo toki xarrera
bildutzen naiz puntuz,
hau ere galduko det
ez banabil kontuz.

Beste batian ordun hoik Ereñozun bizi zian, hor, zulo hortan bizi zian, ta, zea, etxera emen zijuan ta txakur bat zaunkaka ta […]. Geatu emen [zion] ta:

Txakurra, nora hator
holako ariyan?
bazekit haokela
atari-goardiyan.
Ez al ditek bazkariyik
eman eguardiyan?
Berriz´e haziko zaik
illia ipurdiyan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia