Donostia (Gipuzkoa)

400 itsasontzi baino gehiago zeuden

400 itsasontzi baino gehiago zeuden Lana sobran zegoen portuan, Herrera aldean. 370 ontzi joaten ziren Gran Solera eta bajurakoak ere asko zeuden, 40 bat. Orain, berriz, hamar izango dira. Txintrerperi "dolarraren auzoa" esaten zioten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-140-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lana sobran zegoen portuan, Herrera aldean. 370 ontzi joaten ziren Gran Solera eta bajurakoak ere asko zeuden, 40 bat. Orain, berriz, hamar izango dira. Txintrerperi "dolarraren auzoa" esaten zioten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen lana bazegon orduan?
- Bai, bai, bueno, nik esango dizut hemen portuan, Altza bizi zan portuengatik, Altza ta Herrera ta hoi portuengatik. O bien patroiya peskenak o bien barkotan sartuak. Eta nik esango dizut, bueno, nere familiyan denak norbaitek... "o sea" osaba bat zakan barkuak, baiño ordun izango zian hemen zeara juten ziana gora, este, Gran Sola ta hirurehun barko, hirurehun ta hirurogeita hamar barko zian. Hoiek hara juten zian. Gero bajurakuak izango zian beste hogei o berrogei ez dakit izango zien. Eta gero aparte, aparte, zea, este bakailllaokuak, bakaillao pixuak izango zitun hamar o hamabi, ta gero beste berrogei o izango zian. "O sea" zenbat barko zian? Oain zenbat daude? Ez dakit hamar badauden, oain hamar e? Ze diferentziya!
- Eta lana zer zegon...?
- Hemen lana, hor frenten ikusten dezuna, hoi da Trintxerpe, "el barrio del dólar" esaten zitzaiyon "o sea que"...
- Hor dirua errex irabazten zalako, ala?
- Bai, bai, bai, oso. Bueno, errex ez dakit, lan in bihar da, irabazteko lan egin bihar da.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia