Donostia (Gipuzkoa)

Gerra ondoren, inmigrazioa

Gerra ondoren, inmigrazioa Euskara asko entzuten zen Altzan, baina gerra ondoren etorkin asko joan zen hara bizitzera, eta hizkuntza ere aldatu egin zen: galiziarrak, Extremadurakoak...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-140-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Euskara asko entzuten zen Altzan, baina gerra ondoren etorkin asko joan zen hara bizitzera, eta hizkuntza ere aldatu egin zen: galiziarrak, Extremadurakoak...

Transkripzioa

- Ta garai hartan jendia euskeraz bizi zen?
- Altzan bai, Altzan... Herreran'de bai, baiño gerra denbora ya gerra'de bukatuta, ta jende asko etorri zan, polliki-polliki. Bueno, etorri zian lehenbizi etorri zian ba barkotan Trintxerpea, Trintxerpetik honea etorri zian: ba, hamar o hamabost urtetan etorri zian gailleguak, ta gero azaldu zian extremeñuak. Eta extremeñuak etorri zian nik ez dakit herri guztietatik handik, baiño hemen hemen Altzan etorri zianak zeakuak zian, aber goatzen naizen, Miajadas, han zen jendia Miajadaskua etorri zan erruz. Nerekin lanian jendia hangua, jende ona gaiñea, eta baiño asko etorri zian. Bueno, etorri, etorri, etorri ta hemen gelditu zian, gehiyenak oaindik'e Errenteri ta Altzan ta jende asko dago hangua. Nik uste det in diala hemengo jendiai in dia, hayek in dia, zeatik jendia hemen ezkondu da eta oain hemenguak dia.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia