Antigua auzoaren historia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-138-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bizi dugun Antigua
- Elkarrizketatzailea(k): Joserra Duarte
- Data: 2009(e)ko ekainaren 01a
- Iraupena: 0:02:38
- Erref: DON-138/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Iker Tolosa
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Bestelako kontuak » Historia orokorra
Transkripzioa
Nere afizioangatik arduratu izan naiz nere auzoko historiaz. Eta, bueno, Antigua sortua zen, ba, Lugaritz eta, bueno, Ibaeta edo Illeta, hobeto esanda, Igeldoko zaharretatik hola jaso izan det, Illeta izena dala, ez Ibaeta, baizikan... ba dalako "Los Juncales" edo deitzen ziotena, "La regata de Los Juncales" deitzen zioten dokumentuetan. Baiña guk euskaldunak beti Illeta deitu izan degu. Beraz, ba, auzoak sortutako auzo hau, ba, pixkat lehengo mila zortziehun eta berrogeita hamarrean egindako, bueno, hemeretzigarren mende aldera egindako errege-bide zahar baten, Donostiatik Andoainera zijuana, berez ordezkatu zuena Donostiatik Hernanira zoana, hoi goiko galtzarakoa deitzen deguna edo Aietekoa. Ba, egin zenian, auzoa sortu zen bi auzo baserritar haundi hoien artean: bat Illeta eta bestea Lugaritz. Eta, beno, gutxi gorabehera Antiguako Matia kaleak edo egingo luke, beno, guk erregiñan palaziua edo Miramarko palaziua deitzen den... Mirakontxatik etortzen zen bide hori, eta hortik joaten zen Matia kalean gutxi gorabehera. Gero hortik Aizkorri kalea deitzen deguna. Bueno, guk ez degu Aizkorri kalea... eta hortikan... deitu... Eta hortikan gora, auzo hori berriz ere joaten zen, ba, pixkat Lizariturriko etxeen atzetatik joaten zen Zapatarira, eta handikan, Añorgan barrena, Andoainera. Ba, auzoa, Lugaritz, Donostiatik begiratuta, ezkerreko auzoa litzateke, eta eskubikoa, eta Erribera aldiak, Ondarreta eta hori dena, Illeta edo Ibaeta, gaur deitzen degun bezela. Beraz, horrek erdian etxe multzoak sortu zituen, ba, komertziante txikiak ziala, bentak zirala... Hortik datorkigu Bentaberri ere, Benta Gorriya,... beste batzuek´e bazian, e? Eta palaziyua egin zutenian goian, ba, pixkat eliza´re behera pasa zuten –goien zegon ermitatxo zaharra, Donostiai izena eman ziona–, pasa zuten behera, eta parrokia egin zen orain dagoen lekuan. Eta hortik auzoa kohesionatzen joan zen eta auzoa sortu.
Egilea(k): Aditurekin automatikoki transkribatua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!