Donostia (Gipuzkoa)

Aita "guardavinos" lanetan

Aita "guardavinos" lanetan Fielato hori udaleko kontua zen; txandatu egiten ziren langileak. "Guardavinos". Bretxan ere egon zen aita. Uniformea nolakoa zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-132-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Fielato hori udaleko kontua zen; txandatu egiten ziren langileak. "Guardavinos". Bretxan ere egon zen aita. Uniformea nolakoa zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aiuntamentuko gauza zan.
- Baiña ze egoten zan, pertsona bat ala...?
- Pertsona bat, bakarra. Eta beak txandatu iten zian: batzutan aitai tokatzen zitzaiyon, beste batian beste bati. "En fin", zeak, "los guardavinos" deitzen zitzaiyen, "guardavinos". Geo gure aita denbora askuan egondu zan bretxan. Han arrandegiya zan Bretxan, eta han'e berdin: han bakizu, oain dana kanbiatu in da, baiño etortzen zan armadoriak asko, arraiya ta ekartzen zuten, eta hayen inpuestuak eta hoik denak hayek kobratzen zuten. Eta han eondu zan denbora askuan nere aita.
- Eta uniformerik edo erabiltzen zuten?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Nolakua?
- Ba, grixa, hemen holako botoi doratuk, "SS" jartzen zun, ez? Bai, "SS" uste det jartzen zun.
- Ta txapelik edo?
- Baita're, baita're, sonbreruk edo. Bueno, ez dakit oain zenek ematen dun holako moduko txapela. Dena kanbiatu da ta. Bereziya zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia