'Jarrai' antzerki-taldean nola hasi zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-126-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Turismo bulegoan zebilela ezagutu zituen Jarrai antzerki-taldekoak; laguntza eske joan ziren. Santo Tomasetan emanaldia. Iñaki Beobide. Nola hasi zen taldean, Ramon Saizarbitoriarekin batera. Taldekideak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 20a
- Iraupena: 0:03:09
- Erref: DON-126/013
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Antzerkia , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
- Ta hor neola, etorri zian `Jarrai´ taldekoak, Beobide ta hauek. Ba, nik pentsa… ordun e…
- Martxan zeon zu hasi ziñanian?
- Bai, bai, beraiek ya taldea osatuta zeukaten, `Jarrai´ taldea, `Jarrai´ antzerki taldea, lehenagotik. Ni baiñon zaharragoak dira. Sortuta zeukaten… Hasieran sortu zuten teatro irakurria egiteko. Eta egiten zuten talde txikietan, irakurri eta hola. Baiñon ya pausoa ematen hasi zian eszenatokira, eszenatokian representatzeko obrak euskeraz. Eta, bueno, Santo Tomasetan beti. Hasi zian Santo Tomasean egiten antzerkia Printzipal Antzoki Nagusian. Ez, Antzoki Zaharrean. Eta, ba, ni han lanian nengoela etorri zian bi ordezkari taldekoak, Beobide eta bestia Etxebeste. Etxebeste ez… jo, izenakin nabil…! Bueno, etorri zian, ba, diru eske. Karo, [zeatetikan] antolatzen zituzten jaiak eta horrela, bultzatzen zituzten, eta dirulaguntzak han ematen zituzten eta horta etorri zian. Zai zeuden bitartean, ba, berriketan “con la azafata”. Ta hola, hizketan ta hizketan ta ez dakit zer ta badakit zer ta “antzerkiya egitea guaz” ta “antzerkiya euskeraz” ta “zu euskalduna zea ta zeatik ez dezu iten antzerkiya euskeraz gurekin” ta ez dakit zer. Hori. Badakizu. Gaztiak batzuk eta beste ta… ala! Ta “Zergatik ez?” ta ordun horrela. Horrela. Esan nion: “Bueno, ba, ez dakit, igual. Nere amak ere in du ta zeatik ez? Animatuko naiz”. Ta, bueno, jun nitzan taldera ta oso ondo, oso ondo hartu ninduten. Ramon Saizarbitoria ere aldi berean sartu zan eta hola, ta ordun, ba, zenbait obratan izan giñan “la pareja…” betiko zea. Gu giñen gazteago, besteak ya zian helduagoak. Ordun, petrsonajiak-eta, pues, hori. Eta urte dexente egin genitun. Eta obra asko. Eta oso onak.
- Zeintzuk zineten taldean?
- Ba, Aristi, Joxe Mari Aristi, Karmele Esnal, e… nola da beste bat oiartzuarra? Nekane, Miren… Bueno, ez dakit, hor bazeon talde bat lehendikan zeudenak, gurekin sartu zian gero ere bai beste gazte batzuk… Jun-etorriak izan zian ere, e! Jun-etorriak.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!