Donostia (Gipuzkoa)

Zipitriaren ikastolako heziketa sistema

Zipitriaren ikastolako heziketa sistema <p>Elbira Zipitriaren etxera joaten zen ikastolara (Fermin Calbeton 26). Isilpeko ikastolako heziketa, Zipitriaren metodologia. Lurrean eserita, gela batean, adin ezberdinetakoak. Irteerak Gaztelura. Ezin zuten esan nora zihoazen; "se&ntilde;orita de compa&ntilde;ia" modukoa. Gurasoen kemena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-126-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elbira Zipitriaren etxera joaten zen ikastolara (Fermin Calbeton 26). Isilpeko ikastolako heziketa, Zipitriaren metodologia. Lurrean eserita, gela batean, adin ezberdinetakoak. Irteerak Gaztelura. Ezin zuten esan nora zihoazen; "señorita de compañia" modukoa. Gurasoen kemena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Argazkiak

Transkripzioa

- Zer ikasten zenuten?
- Ba, beira, heziketa, nik, egia esan, garai hartan, pues, ez nekin, gutxi asko jakingo nun, umea nitzan; baiñan geroztik jakin dudanez, Elbirak oso sistema modernoa erabiltzen zun, nunbait. Ba, Frantzian ere egon zenian, bertan seguruena hemen baiño hezkuntza aurreragokoa, sistema aurreragokoak izango zituzten, hobeak, eta berak ikasi zitun eta gero hemen praktikan jarri zitun. Ordun, guk eskola egiten genun denok batera, etxe txiki batean, hemen, Alde Zaharrean, hola, gela batean, lurrean eserita danak eta, bueno, adin ezberdinetakoak. Baiñon berak gero bazekin nori zer erakutsi behar zion adinen arabera eta, nahiz eta eskolan danak elkarrekin egon, oso bakoitzari zuzendutako hezkuntza egiten zun. Eta, bueno, gero genun mahai bat altxa ta jetsi iten zan mahai bat, ze tokirik ez zeon ia, lurrean eseritzen giñan eta dana betetzen genun. Mahai bat, eta han hasten giñenian idazten, ikasi behar zanian, han iten gendun. Eta guk, auzo maillan, ba, ez genun esaten nora juten giñen ikastolara. Nolabait bazeon hor diziplina bat, ezin zan aireztatu zer zan hura, ez? Gehio azaltzen zan, ba, señorita konpaiñia bat bezela balitz edo, zeatikan asko eramaten gintun zeara… […] gaztelura juten giñan jolastea, ta landariak aztertzea eta holako gauza asko iten genitun, ez? Irteerak. Baiñon beti zan paseatzera emango bagintu bezela. Ez? Klaro, euskeraz hitz egiten genun berekin, ta garai hartan ere, ba… ezin zan asko aireztatu euskera hitz egiten zenula. Ta umetan, pues, oso diziplinatuak geunden alde horretatik. Bai. Baiño, bueno, nik uste det polita izan zala, ba, hori, batez ere gerora, ba… bueno, eta batez ere gure gurasoak, ba, zeukatelako… konziente zirala euskera ikasi behar genula eta jarraitu behar zala euskera zabaltzen. Ez? Hori´re, nik uste det merito handia izan zutela guraso hoiek. Arriskatu egiten ziren.
- Jakin gabe gero zer etorriko zen.
- Hori da. Ez da oain bezela. Oain da… ume guztiak ikastolara juten dia, baiña hori ofiziala da eta dana errexa da. Baiña, klaro, kondizio hoietan apostua egitea, umeak horrela eraman ikastola batera eta, gaiñera, erdi-ezkutuan, eta, gaiñera, konfiantza izan ume hoiek ez zutela salatuko edo bazekitela zer egin. Ez? Nik uste det merito handia izan zutela.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia