Donostia (Gipuzkoa)

Elbira Zipitriarekin, isilpeko ikastolan

Elbira Zipitriarekin, isilpeko ikastolan <p>Amak aitari laguntzen zion tailerrean. Autonomoak izaten erakutsi zieten. Askatasun handiarekin hezi zituzten. Elbira Zipitria amaren irakaslea izan zen Mu&ntilde;oaren eskolan; gerratik bueltan, isilpeko ikastola sortu zuen Zipitriak. Hantxe ibili ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-126-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak aitari laguntzen zion tailerrean. Autonomoak izaten erakutsi zieten. Askatasun handiarekin hezi zituzten. Elbira Zipitria amaren irakaslea izan zen Muñoaren eskolan; gerratik bueltan, isilpeko ikastola sortu zuen Zipitriak. Hantxe ibili ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta amak lagundu egiten zion.
-Amak lagundu iten zion?
-Bai, bai. Juten zan taillerrea laguntzea lan asko zaukanian ta horrela ba bai, soldadurak egiten ta, ikasi zun nere amak ere bai, eta. Bueno gu bost giñen, bost ume, bost seme-alaba, gaiñea oso jarraituak, ez? Baiña, bueno oso, betidanik erakutsi zigun bueno, autonomok izaten, responsablek izaten, ta bueno, etxen eoten giñan, gu gure kabuz, gauzak egiten genitun ta hola, bueno bakoitza bere maillan, ez? Adiñan arabera baiño, eta egia da askatasun haundiarekin hezi gintuztela. Eta bueno ba utzi zigutela bakoitzari ba gure, gure istilluetan sartzen edo, bai.
-Kontatu dezu Elbira Zipitrian eh, ikastolan?
-Bai.
-Gerra aurretik, zure ama bera ere Muñoaren ikastolan…?
-Muñoaren ikastolan ibillia zan, bai. Bai.
-Ibillia zan? Eta, Elbirakin, ala?
-Elbira berak izan zun irakasle bezela. Baiñan ez dakit eh, Muñoaren eskolan, baiñon gero, gerra ondoren, Elbira Zipitria itzuli zanian Frantziatik, Frantziara ihes ein zuten, zenbait pertsonak-eta, hoin artean berak ere, eta itzuli zanean jarri zun martxan lehendabiziko ikastola klandestinoa. Baiño, bueno, euskeraz irakasteko ta, ta bueno ba gure familia, euskalzaleak zien eta bueno, ba, mundu hortako jendea, erabaki zun, ba haurrak horrea eramatea. Eta, gure lehenbiziko eskola, bai nerea, nere bigarren, ni baiño zaharrago anaia daukat, beraz anai hura, ni eta hurrengo nere ahizpa, hirurok ibilli giñan Elbira Zipitrian ikastolan. Oain, gero beste bi seme, anai gazteagoak ya Karmele Esnalekin ibilli zian. Baiñon bai, Elbirarekin hamar urte arte.
-Hamar urte?
-Hamar urte arte.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia