Donostia (Gipuzkoa)

Taldean ez zegoen kontsignarik

Taldean ez zegoen kontsignarik Ez Dok Amairu. Ez zuten kontsignarik taldean, baina politikaz hitz egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ez Dok Amairu. Ez zuten kontsignarik taldean, baina politikaz hitz egiten zuten.

Transkripzioa

Bai, hori, guk ez genuen sekulan talde-konsignarik eta holakorik; alegia, guk hori, noski, ideologia bertsukoak giñen eta noski hori, eta gu tartean asko mintzatzen giñen, eta politikaz asko gaiñera diskutitzen eta abar. Baiñan guk ez genuen ez konsignarik ez ezer'e, ez?. "O sea", hori, ez dakit, norbera aski heldua zen eta batzuk joaten ziren manifak ziren ba presoak edo hau edo beste... Bueno, presoak orduan hasten ziren gaiñera, ez? Baldin bazen zerbait, hori norbera. Gero beharbada, horren inguruko solasaldia baldin bagenuen, diskutitzen genuen eta zer nolako ahuleziak eta zergatik egiten ari gara hau, zergatik gertatu den... Gu tartean, baiña pixkat gure pentsamodldea eta gure jarrera ere, ba, indartzeko eta sendotzeko, sendotu nahian behintzat. Ez, ez, gu [...] hori ez genuen, oso talde giñen, baiñan ez genuen taldekerian ere erori nahi, ez? Eta ez giñen gaiñera, ez zitzaigun okurritu ere egiten, ezta otu ere.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia