Jose Angel Irigarai Imaz

Donostia (Gipuzkoa) (1942)

Biografia

Iruñean jaio zen, baina Donostiako Gros auzora joan ziren bizitzera bost urte inguru zituenean. Artean mutikoa zela hil zitzaion ama; donostiarra zen. Aita, berriz, nafarra: Beran jaiotako auriztarra; medikua eta idazlea zen Aingeru Irigarai, haren aita Fermin Irigarai "Larreko" bezalaxe. Bide bera jarraitu zuen Jose Angelek ere: La Sallen batxilergoa ikasi ostean, Iruñera joan zen Medikuntza egitera. Donostiako Contadores lantegiko medikua izan zen urte askoan. Baina kulturgintzan egin duen lanarengatik da ezagunagoa. Batez ere poesia idatzi du, baita narrazioak, abestiak eta saiakerak ere. Gainera, makina bat elkarte eta ekimenetan parte hartu du: Ez Dok Amairu, Aranzadi zientzia elkartea, Nafarroako ikastolak, Eusko Ikaskuntza, Bilboko Kafe Antzokia... Oteiza fundazioko kidea da, Pamiela argitaletxeko editorea eta ohorezko euskaltzaina. Nafarreraz hitz egiten du, etxean ikasitako euskara.

 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-125 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Bost urtetatik Donostian; Nafarroari lotua Bideoaren ikonoa
2 Aitaren eskutik ezagutu zuen giro euskaltzalea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 'Umeen Deia', euskara eskoletan sartzeko ekimena Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Donosti elkartearen sorrera Bideoaren ikonoa
5 Ez Dok Amairuren sorrera; bilerak Bideoaren ikonoa
6 Etxeko giroa: munduko kulturen elkargune Bideoaren ikonoa
7 Ez Dok Amairuren filosofia eta Jorge Oteiza Bideoaren ikonoa
8 Egarriak eta iturriak bat, 60ko hamarkadan Bideoaren ikonoa
9 Euskal Deklamazioa eta antzerki giroa Bideoaren ikonoa
10 Ez Dok Amairuren muina: garaikidea Bideoaren ikonoa
11 'Jarrai' taldea; abangoardiako antzerkia eta zinema Bideoaren ikonoa
12 Mixel Labegerieren ekarpena Bideoaren ikonoa
13 Familiako tradizioa jarraituz, medikua Bideoaren ikonoa
14 Sorkuntza, debekuek baldintzatuta Bideoaren ikonoa
15 Siadeko eta Gaur taldeak Bideoaren ikonoa
16 Bilboko Kafe Antzokia Bideoaren ikonoa
17 Ez Dok Amairu desegin zenekoa Bideoaren ikonoa
18 Aranzadi zientzia elkarteko idazkari Bideoaren ikonoa
19 Aitatxi, Fermin Irigarai eta aita Bideoaren ikonoa
20 Idazten nola hasi zen Bideoaren ikonoa
21 Euskara, gizartetik ezabatua; La Salle Bideoaren ikonoa
22 Groseko giroa, nerabezaroan Bideoaren ikonoa
23 Giro itogarria eta lehen grebak Bideoaren ikonoa
24 70. hamarkadako giro gatazkatsua Bideoaren ikonoa
25 Taldean ez zegoen kontsignarik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia