Aitaren eskutik ezagutu zuen giro euskaltzalea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-125-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Donostiako kultur giroari lotutako lehen oroitzapenak, aitarekin. Foru Aldundian zebiltzanak aipatzen ditu. Koldo Mitxelena. Jorge Oteiza. Euskal kultura oso ezkutuan zegoen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko ekainaren 10a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: DON-125/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Eta lehenengo oroitzapenak, Donostiari lotuak, dire, ba batzutan ni, ba ez naiz oroitzen, hamabost urtetan, hamasei, zenbaitetan, ba aita lagunduz Diputaziora yoaten nintzen. Han zegoen Seminario Julio Urkijo, Julio Urkijo zenaren liburutegia han baitzegoen. Eta han, artxibero zegoen garai haietan, Fausto Arozena eta Jose Artetxe, gero etorri zen Milagros Bidegain, baiña garai haietan, batez ere, Jose Artetxe, Fausto Arozena eta Maiz han zebillena beti bere ikerketak eta estudiok eiten, ba Luis Mitxelena, orduan Luis Mitxelena zen, Koldo Mitxelena, eta beste hainbat, ez? Eta ordun, ni batzutan ba, esaten zialako ba bertara yoateko bile edo, zerbaittere ba yoaten nintzen eta han entzuten nituen, Mitxelena, nik ordun ezagutu nuen, eta Artetxe eta hoiek denak; eta han ezagutu nuen Jorge Oteiza're bai. Ze Jorge Oteiza nik ez dakit zenbat urte izan nituen, hamasei bat urte edo horrela, batzutan agertzen omen zen eta agertzen zien hoietan trumoia bezala jartzen zen, ekaitza bezala, ba diskusiotan eta beti sustatuz eta akuilluarekin zetorren eta Mitxelena sutan yartzen zen, bere etimologia eta bere ikuspegia zela ta. Neretako oso harrigarria zen, baiña, orduan oroitzen naiz ezautu nuela eta, euskal mundu hori neretzat, nola familian aitarengandik bizi nuen eta aitatxirengandik eta hoi dena, oso naturala eiten zitzaitan, baiñan mementu berean, erran behar da eskizofrenia moduko batian bizi giñela, ze bestaldetikan kanpuan ez zen existitzen euskara, ez? Nahiz eta lagunartean, kuadrilla, gaztetxoen artean, hamalau urtetan, hamabostetan, ba denek bazekiten zure euskalzaletasuna, edo zure euskararekiko ez dakit zer edo, baiñan oso mailla apalean, apalean ez?
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!