Bertso gisakoak: erdia erdaraz erdia euskaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-119-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arto hostoak biltzera joaten zirenean kantatzen zituzten bertso gisakoak, erdia gaztelaniaz eta erdia euskaraz.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: DON-119/043
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak , Aisia » Kultura » Bertsolaritza
Transkripzioa
-Artuan hostua biltzera juten giñenian, arto saillera, iñoiz behin ba igual amak o izebak o hitz eiten ta, esaten zuen, aber ondo esaten dizuen:
“Artua poco poco kalabaza jaki,
gu nola bizi geran Jangoikuak daki.”
Eta geo bestia, bestia esaten zuen:
“Neska-mutillak, neska-mutillak se reunieron,
mirando a Jainkuari,
errezatzen diote emateko
zoriona biori.”
Eta geo bestia:
“Una chica y un chico estaban entre maíces,
rezando oraciones gure Jainkuari.”
Eta gero, oain ez naiz goatzen baiño bai, gaztetan, ta gero bestia:
“Si supiera ella hablar, gure jarru motxa,
no creo que estaría esateko lotsa.
La mujer le decía senarragatikan:
'no le puedo sacarle ardotegitikan'”.
-Hoiek noiz kantatzen ziran?
-Neska koskorrak, garaiyetako’re ikasitakuak. Eta bestia:
“Que te parece chica begiko pestaña?
Parece que no luces igandian haiña,
mira que eres tonta y [...],
todavía no te has dado cuenta que estas hecha una lotsagarriya.”
Disparatiak!
-Euskeraz ta erderaz?
-Bai, nahastuta, nahastuta bai:
“Donde has dejado Joxepa
pintura gorriya?
Mira que eres tonta,
[...].”
Eta geo bestia:
“Mutil zahar malioso
diabluz betia,
ez diat irikiko
gehiyago atia!
Que te parece que hoy tengo
mi hija zuri ematia?
Ni te hagas ilusiones
nere neskatilla."
Disparatiak!
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!