Gosez ez, baina beti hotzez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-119-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gorriak ikusi zituen, baina beti janda joaten zen ohera. Hotzarekin gaizki pasatzen zuen. Negu gogorrak ziren. Mantala garbitu, eta izoztuta. Tolosara ogi bila. Umeei kontu egiten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: DON-119/035
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
-Leheno esaten zuen bezela, ta oain e bai: "gorrik eta beltzak ikusitako umia." Baiño gauz bat ona bai, jan gabe behin ere ez ohiyea, beti afalduta. O talo ta esnia, o batxuri zopa o, beti janda, baiño neguan hotzak… hotza… hanka guztik suminduta, baiño miñakin hotzangatikan eh, ezin gozatuikan, eta hurrungo goizian jaiki ta berriz’e hankutsik! Oseake… ta nik esaten det, ni gogorra, a la fuerza… beharrak inda nago hola, bestela ez da posible! Baiño jo, negu gogorrak zian eh, aurten gogorrak in dittu baiño, ordun gogorrak zian! Teillatutikan beheraiño burruntziak, holako loriak eh, eta bezperan manttala garbitu, manttal bat gendukan, garbitu gauian, eta ganbaran zabaldu, hurrungo eunian billa jun ta, hau bezela, lehor-lehorra ta goor gogorra, izotzakin. Eta hua ez dakit nola jantziko gendun, jun bihar izaten gendun Tolosara ogi billa. Eta esaten ziun: “Ez jan eh! Ez hasi ogiya, osoik ekarri.” Ogi koxkorra jan gabe.
-Zailla izango zan hori.
-Bueno ba, etorriko giñan, bestela auskalo, errosaiyua errezatzeko igual hola jarriko giñun.
-Ah bai? Zigortuta?
-Ez, ez, jo hola ez. Ez daukat imajiñan holako tratu txarrik ez. Tratu txarrik ez daukat, ez.
-Baiña zigortuta jan gabe ero, bueno belauniko ero…
-Ez, igual atarin jolasea ateatzen giñen ta, benga, artua aletzea. O baburruna aletzea. Hori bai. O umia nearrez balin bazeon umiai kontu ittea, eta sihaska hola zan ibiltzen zana, holakua bakizu holakua zan, hola, ta lo iteko hola: 'din, dan, din dan, din, dan', ta harek ez zun umia lo itten. “Lo in!”. Eta ni bakarrik ez eh, nere lehengusuak eta danak bai, kriston buelta eman ta, umia a hacer puñetas!
-Ah bai? Gaixua…
-Baiño, sihaska’re bajua zan ta, geo umez beteta inguruan, oseake… Hori normala da, ez? Ume koxkorra daon tokian…
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!