Usurbil (Gipuzkoa)

Umetako jolasak eta gozokiak

Umetako jolasak eta gozokiak <p>Etxeketan ere ibiltzen ziren, udaletxeko plazan. Gailetak eta gozokiak. Bost zentimotan bost gozoki. Erramun konfiteroa. Konfiterian denetik saltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeketan ere ibiltzen ziren, udaletxeko plazan. Gailetak eta gozokiak. Bost zentimotan bost gozoki. Erramun konfiteroa. Konfiterian denetik saltzen zuten.

Transkripzioa

-Ibiltzen al ziñaten jokun bat gehio o sukaldian hola, "cocinitas" o...?
-Etxeketako zeak esaten dezu, jostailuk? Bai. Ordun'e izaten zuen, baiño batzuk eta bestiak ez eta hola. Bai. Izaten giñun, e, izaten giñun.
-Eta gustatzen zitzaizuen horta jolastia?
-Jolasian? Hortxen, aiuntamentuko plazan eta. Hoixen, atera.
-Eta orduan zer iten zenuten, atera ta oain goxokiyak jaten dian bezela, zuek ze jaten zenuten? Gailletak eta...
-Eta "contentas". Karameluk. Marianonian erosten bazian. Ez, konfitterin bost xentimokin bost etxian itten zittuenak. Bost.
Joxe: -Joño! Zuek ordun zea..., estankun'e izango zan ba.
-Bai. Nik estankua ezagutu det danetikan. Taberna, denda, erropa, danetikan. Tomaxenian'e bai.
-Baiña hoi baiño leheno Luis Kamiñerua.
-Konfiterua?
Joxe: -Luis ez al zan hua?
-Erramon.
Joxe: -Erramon, bai. Konfiterua, bai. Harek konfitiak...
-Konfitiak ez, ez, han esponjak itten zittuen. Esponjak, urai emateko. Karameluak iten zittun nik ez dakit nola, hola plasta indakuak. Hola kuadrito txikik. Bost xentimokin bost halako konfitein.
-Nun zegon konfiteria?
-Izena zun konfiteia.
Joxe: -Txiriboga ba al dakizu nun don oain?
-Bai.
-Hortxe zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia