Etxetxokoak tratuarekin plazara II
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-117-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amonari amak laguntzen zion tratuarekin. Oso gogorra zen. Esnea ere partitzen zuten. Zaldi-karroa erosi zuten gero. Amonak postua zuen San Martin plazan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: DON-117/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Alabak-eta, ba, jeitsi bihar zituzten, o marmitak ziala o txisterak ziala, o beti zeozer, ez? Beti zeozer. Eta hoi, dirudienez, dirudienez, ba, neska gazteentzat drama bat zan. Drama bat, ze, dirudienez, askotan marruez bukatzen zuten hainbeste pisukin eta hainbeste… ta, bueno, lan asko, lan asko.
- Esnia ere partitzen zuten?
- Baita, baita, baita. Gu… Nik geo ezautu ditut karruakin. Karruakin. Zaldiya ta karrua ta. Ta bai, ekartzen zuten esnia etxea ta… Bai, esnia partitzen zuten. Ez dakit zenbat eta nora ta. Ez dakit. Hainbeste ez dakit, baiño tratua jeisten ziala ta amonak tratua hor San Martingo sarreran erdi-erdin zekala bere… Bueno, ezin da esan haiek puestuak ez dakit zian, baiño zian bankuak o antzeko zeozer. Eta hor bi o hiru ahizpa hor ibiltzen zian, ta hor egoten zian hiru ahizpa o, tratuan egunero.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!