Jose Luis Aiarza Zubillaga
Egia auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1935-2014)
Biografia
Egiako Etxetxo baserrian jaio zen, Polloeko hilerriaren ondoan. Ama bertakoa zen, eta aita Parte Zaharrekoa. Bi senide ziren. Jose Luisek lau urte zituenean Aldamar kalera joan ziren bizitzera. Hantxe egin zituen ikasketak, lehenengo Ensantxeko eskola publikoan eta ondoren Los Angeles ikastetxean, fraideekin. 15 urterekin Zurich aseguru etxean hasi zen lanean. Afrikan egon zen soldadu. Errenteriako emakume batekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten. Euskara galdu samar eduki ondoren, berreskuratu egin zuen. Santo Tomas lizeoaren bultzatzaileetako bat da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-117 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute