Etxetxokoak tratuarekin plazara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-117-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amona bertakoa zen, donostiarra, baina aitona ez daki seguru. Amona sinpatika zen. Bera eta ahizpak egunero San Martingo azokara joaten ziren Etxetxotik. Oinez, 'txisterekin'.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: DON-117/006
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Amona hemengua zan, hemengua. Aitona ez dakit esaktamente nik nungua zan. Aitona ez dakit. Ez dakit usurbildarra zan o ez dakit, esaktamente ez naiz… ez dakit. Baiño amona hemengua zan, Donostittik ospitale aldera hor zeon, o daon, zeon baserri batekua. Eta ordun, bueno, oroimena oso… oso emakume atsegiña zan, oso sinpatika, oso atsegiña. Ta bai bera ta bai bere ahizpak eta beakin alaba batzuk eta, egunero etortzen zian San Martingo azoka, San Martingo plaza. Tratuakin jeisten zian Etxetxotik honuntza, honea. Eta ekartzen zituzten txisterak-eta buru gaiñean. Buru gaiñean ekartzen zituzten txisterak.
- Oiñez jeisten ziran?
- Bai, oiñez jeisten zian, bai. Oiñez, oiñez. Bai, bai. Ni… amak esaten zun txikiya gelditu zala horrengatik, txisterengatik, pisuengatik.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!