Jaio eta segituan, bataioa; elizan sartzea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-112-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umea jaio eta segituan bataiatzen zuten. Ospitaletik bueltan, elizan geratu eta umea bataiatu (ama kanpoan geratzen zen); ondoren, apaizak bedeinkazioa ematen zion amari. Purifikatu. Elizan sartzea. Umeen izenak nola pentsatu zituzten.
- Auzoa: Añorga
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: DON-112/030
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak
Transkripzioa
-Bataiyatu iten zan…
-Segitun!
-Segitun, ezta?
-Bai, nik handikan, klinikatik etxeakuan… biarrena, biarrena oso haundiya jaiyo zan, ta /da/ harrekin gehiyo pasa nun, denboa; “cinco cien” jaiyo ziten eta…
-Buf. Haundiya benetan.
-Bai. Eta harrekin gehixeo pasa nun, baiño gaiñontzian, e: gaur izan ta handik bi eunea etxea etortzen nitzan, ta etxeakuan, umia bataiyatu, neoni elizan sartu ta “ya está”, bukatu giñun gue festa.
-Eta umia bataiyatzeakuan zu… zu ere sartzen ziñan elizan, ala ez?
-Ez, kanpuan.
-Ta nun geratzen ziñan?
-Kanpuan, han, portalian o nunbaiten.
-Eta zergatik ezin ziñan sartu?
-Ba “la purificación me faltaba”.
-Hori zer da, “elizan sartzia” edo…?
-Ba…
-Nola esaten zitzaiyon horri?
-E?
-“Elizan sartzia” edo nola deitzen zitzaiyon?
-Klaro, ez nengolako garbituba, Jaungoikuan grazikin ez nengolako garbituba. Familiya izandu nun ta, ba “pues otro eso”.
-Eta orduan apaizak bedeinkapena eman behar izaten zun…?
-Bai.
-…elizara sartzeko?
-Bai.
-Eta bataiyatu eta gero…
-Nei eman zian, ematen zian.
-Orduan ematen zizun?
-Bai. Umia bataiyatzen zan lenbizi, eta geo ni sartzen nitzan. Geo nei iten zian.
-Eta umia nork eramaten zun eliza barrura, bataiyatzeko?
-Patrino-madrinuak eta.
-Eta nola aukeratzen ziran? Familiakuak izaten ziran normalian?
-Klaro, familikuak.
-Eta umian, umian izena pentsatzeko…
-Umian izena ba… guk geonek pentsatu giñun, gizona ta biyok. Ta lenbizikuai jarri giñun biyona: ni Maria Anparo naiz ta Juan: Juan Mari. Bestia, berriz, aittonana: Joxe. Bestia zan hemengo semia hil… zea, bueno, Manuel zan, Manuel. Eta esan giñun aittonai nola jarri bihar giñun izen hoi, eta esan zian /esantzian/: “Ez, horrek, suerte txarra du etxe hontan”, esan zian /esantzian/. Eta hala. Hoi esan zun /esantzun/ baiño guk jarri giñun. Zeatikan anaiya hilla zun, ne gizonak´e beste anaiya bai, izen hortakuak, eta hoi esan zigun /esantzigun/ eta geoztikan majiña bat bider goatzen zait harrek esan zuna /esantzuna/. Ta hola. Ta txikiya, berriz, Luis da; San Luis eunian jaiyo zan.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!