Etxean euskaraz egitera derrigortuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-110-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitak kontzientzia linguistikoa zuen eta seme-alabak gogor hartzen zituen gaiaren inguruan. Euskaraz egitera derrigortu egiten zituen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: DON-110/007
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Euskara » Euskararekiko sentimendua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Irakurzaletasuna, garai hortan hasi ziñan irakurtzen ala...?
- Bueno, ez dakit, etxean aitta ilustratua zan, bere mailan, oso politizatua, oso-oso abertzalea. Eta, bueno, besteak beste, horregatik hitz egitten genuen euskaraz, ezta? Derrigortu egiten gintuen euskaraz hitz egittera. Oso gogorra zan, gainera. Radiorik ez zan entzuten, beti erderara pasatzen giñenean errita egiten zigun, "euskaraz, euskaraz" beti. Nahiko... alderdi horretatik nahiko errepresiboa izan zan, alegia, kontzientzia linguistikoa zuela, ez zuela euskera bakarrik... Gainera, bueno, defenditzen zan; esaten zuen elebitasuna mesedetakoa zala, errezago ikasteko beste hizkuntza batzuk, eta abar. Bazuen diskurtso hori, nolabait ere. Zeren jende asko baitzegoen... Nik gogoan det eztabaida bat, nere aittaren lagun bat eta bera eztabaidatzen, ba, gizon hori esaten, ba, seme-alabei ez ziela euskera irakasten, ze aber zertarako balio zuen euskerak eta traba besterik ez zuela egitten eta, begira, ni hemen euskaraz hitz egitten ez detelako erdaraz ere ez dakit, eta hori ez dakit eta... Nere aitta defenditzen. Eta ni, bueno, umetan bezala, ba entzuten, ez? Eta gogoan det, ba, nere aittak erabiltzen zuela argudio hori, elebitasunaren, ba, balioa eta abar. Zeren eta nere arrebari monjetatik dei bat egin baitzioten, egin baitzieten esanaz eskolan aurrera egiteko hobe zuela euskera eta... euskera utzi eta abar, ez? Eta gogoan dut orduan ere, ba, nere aitta monjen... gaizkiesaka jarduten zuela, ze hain zuzen ere, bi neskei bialdu zien, zieten, zera, mezu hori, ohar hori, bi familiri, eta hain zuzen ere bi... nere arreba eta bestea klaseko lehenak ziren edo. Nere arreba oso azkarra zan. Eta, hala ere, monjek, ba, hori: hobe zala euskera utzi, nabritzen zala etxean euskeraz egitten zeaa... Ez dakit, hitz egitteko moduan nabarittuko zioten edo. Ez det gogoan guk sekula eragozpenik izan dugunik gazteleraz hitz egitteko. Alderantziz: euskaraz hitz egitteko bai. Ze, dudarik gabe, gaztelera mantentzea Donostian eta maila onean ez zan zaila.
Egilea(k): Aditurekin automatikoki transkribatua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!