Botearekin arrantzan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-110-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Donostiako portuan sarri ibiltzen zen, batelean, arraunean-eta. Pantxoak, txitxarroak, dontzeilak, "krabatxoak"... arrantzatzen zituzten. Kale Nagusian denda asko zeuden arrantza materiala saltzen zutenak. Txipiroitan beranduago hasi zen eta nahiko aspergarria egiten zitzaion.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:02:51
- Erref: DON-110/005
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza motak » Kostaldeko arrantza
Transkripzioa
- Eta geo Donostin ya, ba, asko itxasoan, botean, arrantzan eta abar. Hori bai, hori asko itten genun. Arraunean eta horrela, botean. Portuan asko ibiltzen nintzen beti.
- Eta arrantzan zer harrapatzen zenuten?
- Bueno, ba, badian pantxoa asko. Eta gero, ba, txitxarroa udazkenera, dontzeillak, krabatxoak… hori. Bai, pantxoa asko, asko zegoen ta.
- Eta nola? Aparejuak-eta erosi egiten ziren?
- Bueno, pita erosten zan eta amuak, bai. Hor, Kale Nagusian arrantza suministro denda asko dira —orain erropa-denda bihurtu dienak guztiak, ezta? Mariano Larrandia ta hoiek. Eta, bai, hor, ba, pita erosten genuen, berunak eta abar, eta geuk egin aparejua.
- Aitarekin ala…?
- Ez, aitarekin… juango nitzen, baiña… baiña ez. Esaten dizut, gazteik hil zan eta ez det horrela oroimenik. Botean-eta ibili izan giñela bai, islaa juan igeri eittera eta horrela botean; baiña ez, ez daukat oroimenik aittekin hola arrantzan. Bea juaten zala bai. Baiña hura ya txipiroitta ta horrela goizean goizo, eta hor ez nuen… Txipiroittan oso berandu hasi nitzen. Hortako, bueno, alde batetik desordutan. Illunabarrean ere egin litteke, baiña goizean. Eta gero, aspergarria da. Txipiroia nere gazte-denboran ya gauza oso estimatua zan eta ez zegoen soberan orduan ere txipiroia. Esango nuke gutxien gutxitu den espeziea-edo dala. Beste batzuk desagertu diran bezela —bixigua, pantxoa eta hoiek desagertu egin dira. Beste batzuk asko urrittu, dontzeillak, krabatxoak eta abar. Ba, pantxoa batez ere. Ba [agian] portutik harrapatzen ziren. Eta hoiek desagertu egin dia. Ta txipiroia, berriz, orain ere harrapatzen da. Ez asko, baiña orduan ere ez zan horrela asko harrapatzen. Orduan nahiko aspergarria zan […] egotea eta ez zitzaidan asko gustatzen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!