Motoan mutil-lagunarekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-108-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
16-17 urterekin hasi zen dantzara joaten. Konporta, Irubide. Motoan nobioarekin Zarautzera. Igarako ile-apaintzailea. Galtzerdiak eta ligak. Takoi altuko zapatak zeuden modan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: DON-108/017
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Orrazkerak
Transkripzioa
-Ta zu zenbat urtekin hasi ziñan dantzara-ta juten?
-Ba zea, hamazazpi o hamasei o.
-Eta nora? Irubidera?
-Irubidea. Konporta ta geo Irubidea-ta...
-Eta hori igandero ala...?
-Bai, ia igandero, ta geo honekin hasi nitzanian moto bat bazun ta, motuan Zarautzeaiño bueltaka ta… bestian Errenteira ta…
-Esaten zuten: “El que tiene Vespa tiene neska”…
-Neska? “Pero este tenía Lanbretta. Tenía Lambreta!”. Ta ordun, gaiñea, han… alde batea!
-A, bai?
-Ba honbre! Ordun galtzik-eta ez zan jazten… ta alde batea. Gona […] ta nola jungo ziñen ba hola, hankak zankala-trankala? Burun paiñelua jarri hola, illiak ez banatzeko, ta...
-Eta pelukerira-ta juten ziñaten?
-Ba... gutxitan, baiño bai. Nik permanentiak iten nitun, bai.
-Bai?
-Bai. Iten nitun, bai.
-Eta nun, Antiguan?
-Han ez, Igaran bertan, han baserri batian pelukera bat bazan, ta hantxe iten nitun, bai; iten nun, bai.
-Ta makillatu-ta iten ziñeten?
-Bai zea! Makillatu?
-Eta depilatu-ta?
-Bueno... Ez nakin nik zer zan depilatzia, eta ezer ez.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!