Donostia (Gipuzkoa)

Amona eta umetako ipuinak

Amona eta umetako ipuinak <p>Amona beltzez jantzita ibiltzen zen, buruan zapia zuela eta mantalarekin. Ipuinik ez du gogoan. Baserri batean sorginak zirela esaten zuten. Sacamantecas ere aipatzen zuten, umeak etxera erretiratzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-105-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amona beltzez jantzita ibiltzen zen, buruan zapia zuela eta mantalarekin. Ipuinik ez du gogoan. Baserri batean sorginak zirela esaten zuten. Sacamantecas ere aipatzen zuten, umeak etxera erretiratzeko.

Transkripzioa

- Eta amonak ze ohitura zeuzkan? Jantzi-ta nola iten zan, beltzez?
- Bai, maiormente ordun beltza asko zeatzen zan.
- Eta buruan zapirik?
- Zapiya ta mantala beltza ta, bai, bai. Burun zapiya, pañelua beltza ta.
- Eta ipuinik eta kontatzen zuen amonak?
- Kontatuko zitun, dudik ez dao. Harek´e jakingo zitun ta zean ta, baiño guri ya ahaztu eo.
- Hemen ez daukazu entzunda, ez dakit, sorginen kontuak ala…?
- Entzun izan dia, baiña hoi´re nunbait kontua da ta kontu horri ez dakit…
- Basajaunak, edo jentilak edo…
- Bai, bai, bai, izan zan hor basarri bat [behiñibin]zer horrekin, gabian ez dakit ze ateatzen zaiola ta lehen esan dezuna… izena nola esan dezu?
- Sorgina?
- Sorgiña. Sorgiñak ziala ta ez dakit zer ziala ta badakit… bua! kontua. Baiña…
- Eta umiei beldurra sartzeko, hola, ondo portatzeko, Sacamantecas eta holakorik bai?
- Bai, bai, horik denak aitatzen zian ordun. Oain baiño gehio! “Ibili hor kanpuan Sacamantecas laster dek hor!” ta zean ta. Beak etorrita igual bulla bat hemen atea ta “uii!”, “Etxea aguro!”.
- Eta izaten zan gauian, hola, espiritu txarrak edo gauian sorginak ibiltzen ziala edo, gauian ez ibiltzeko?
- Gauian ez ibiltzeko, zuri edade hortan /edadiortan/ hoi esango dizue, baiño geatzia izaten da /izatea/ txarra. Oseake, ahal danian atea.
- Zuek beldurrik ez zenuten orduan.
- Ez, ez, ez, ez. Bildurra? Ez zeon bildurrikan ordun.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia