Donostia (Gipuzkoa)

Umetatik erromeria batetik bestera

Umetatik erromeria batetik bestera <p>Agerre baserrian oso ondo bizi ziren. Gurasoek lan asko egiten zuten eta pozik bizi ziren, ez zuten desberdintzen zein zen aberatsa eta zein ez. Gero hirira jaitsi ziren. Beti trikitia zegoen tartean, erromeria batetik bestera joaten ziren. Amak panderoa jo eta irrintzia botatzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Agerre baserrian oso ondo bizi ziren. Gurasoek lan asko egiten zuten eta pozik bizi ziren, ez zuten desberdintzen zein zen aberatsa eta zein ez. Gero hirira jaitsi ziren. Beti trikitia zegoen tartean, erromeria batetik bestera joaten ziren. Amak panderoa jo eta irrintzia botatzen zuen.

Transkripzioa

Ba oroitzapenak dia baserrian oso ondo bizi giñela. Lan asko iten zuten gurasoak, baiño, ez dakit, han ez giñen konturatzen pobreak eta aberatsak zaudela jendea ta han ondo bizi giñen. Eta pozik. Eta gero hirira jeitsi giñen eta hemen, hirian, ba, ondo. Aitak´e lana iten zun, amak´e lana iten zun. Baiño beti trikitixa erdian. Hor erdian beti erromeri batetik bestera gurasoakin juten giñen. Amak pandereta jotzen zun. Beti jendiak eskatu iten ziyon irrintziak. Eta irrintzi zoragarriak iten zitun. Eta oso ondo bizi giñen. Oso ondo. Oso alaiak denok. Denok pozik, denok kontentu. Gurasoak oso onak oso onak zien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia