Dena sekretu: jaiotza, hilerokoa...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-105-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umeak zikoinak ekartzen zituela esaten zieten, Frantziatik. Ez zuten galdetzen, baina bizimoduak erakusten zien. Neskek hilekoari buruz ere ez zuten azalpenik jasotzen etxean.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: DON-105/038
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua
Transkripzioa
- Eta zuei etxian edo esplikaziyorik ematen zizueten, umiak nundik zetozen eta holako gauzak?
- bai zea, ordun? Jesus!
- Ez zan hitz eiten?
- Bueno, bueno... Umiak ordun zikoiñak!
- Bai? Zikoiñak?
- Zikoiñak ordun ekartzen zun Frantzitikan, zea, zikoiñak ekartzen zula... Jolin.
- Ta zuek ez zenuten galdetzen?
- Ez, baiña ez dezu galdetzen, ikusten dezu aitak eta haren aurreko gauzek ez diala, sekretun dabiltzala ta zean ta... Baiño bizimoduak, urtiak joten ai zean bezela, beti zeorri jazten juten zea.
- Klaro, bai, bai. Gaiñera baserritarrak errexago, ezta? Ikusita animaliyak eta...
- Bai, bai, bai, beti zea da.
- Kaletarrak igual zaillagua.
- Bai, geo zuk ordun zea batek, zenbat emakumek (nik ez dakit, ez dia danak berdin izango), baiño hamabi-hamahiru urtekin emakume batek hillekua izatia... Ordun hemezortzi urte arte ta ze. Hilllekua... amak eta erakutsi hillekua ta zer zan ta, ta zean? Ezta ezar'e holakoik.
- Ezer'e?
- Ezer ez.
- Ta zer iten zuten? Galdetuko ziyoten, ba, etorritakuan amari "ama hau zer da?" edo...
- Nik ez dakit, galdetu... Hala esan laike, hala esan laike, zeatikan bere gauzak zea odolakin ta ikusi ta apuratu behar dula esan laike.
- Bai, ez?
- Bai.
- Eta orduan ezkutuan, zuek enteratu ere ez ziñaten egingo?
- Ez, guk hiru anai ta arreba bakarra giñan gaiñea gu, ta baiño enteratu ez, seguru, seguru.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!