Donostia (Gipuzkoa)

Itsasoan bainatzeko ohiturarik ez

Itsasoan bainatzeko ohiturarik ez Umetako bainuak. Inoiz ez da itsasoan bainatu. Errekarik ez zuten inguruan. Argia beti izan zuten. Arropa. Ura.
Umetako bainuak. Inoiz ez da itsasoan bainatu. Errekarik ez zuten inguruan. Argia beti izan zuten. Arropa. Ura.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta han e… umetan ta /da/ baiñatu-ta iten ziñaten? Hondartzara-eta juten ziñaten ala errekara ala…?
-Nere denboran ez naiz jun itsasoa. Bueno, Ondarreta jun naiz, baiño…
-Alaba: Hankak busti´re bai.
-Hankak bustitzen ta bai ibili naiz, baiño ez naiz baiñatu.
-Ez, e?
-Ez.
-Eta zergatik ba hori?
-Ez detelako zeatzen. Ohiturik ez eo. Ez takit ba nik zer gendun.
-Eta errekan ere ez?
-Ez, errekaik ez gendun han. Goierrian ez naiz goatzen errekaik.
-Alabak: hemen, hemen.
-Eta gero, Antiguan?
-Antiguan ez gendun errekaik.
-Ez?
-Erreka, Ixtinga; zuluak-edo, erribera zuluak bai baiño… hola errekaik ez.
-Eta zuek han, e, Antiguan baserriyan beti euki zenuten argiya eta ura?
-Bai.
-Eta erropa garbitzeko-ta gobara…
-Eskuz.
-Eskuz?
-Alaba: Ura nun?
-Ura? Beno, ura iturriyan han, ur... etxian ez, baiño etxetikan hola distantzi pixkatea ura.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia