Donostia (Gipuzkoa)

Lesakara gauez, artoarekin

Lesakara gauez, artoarekin <p>Gerraostea baserrian: Lesakara nola joan zen gauez, irinaren bila errotara. Kupoa. Artoa entregatu beharra. Errazionamendua. Ogia eta taloa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-101-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostea baserrian: Lesakara nola joan zen gauez, irinaren bila errotara. Kupoa. Artoa entregatu beharra. Errazionamendua. Ogia eta taloa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni hemendikan Lesaka joana nao, gerra denboan, zea, artua... Kupua genun, eta kupua kunplitu, bete eta oandikan artua etxian. Eta hemendikan Lesakara mendiz, gabez. Hartu bihorrakin, zaku artua, ta iriñan billa.
-Iriñan billa?
-Bai.
-Hemen errotak itxita zeuden, ala?
-Errota bakarra zeon hor, baiña kartilla bihar zan /bihartzan/ errota joateko ta...
-Eta Lesakaraiño.
-Kartilla betia! Betia, ta etxian oaindik artua... Hemen iten genitun ba hiru sail, onak. Ta geo kupua, kupua... e, Servicio Nacional de Trigo. Eaman in bihar izaten zan “tanto por cientua”. Eta ez... gelditzen bazitzaizun, ematen zizuten kupua, ta kupua bete eta oandikan artua, eta aber... ta etxian zea, taloik ez. Geo nola genun “este”... Ni bizitu nitzan ba bi osabakin, izebakin, aitton-amonak hil zian /hiltzian/ eta e, klasifikaziyua “de primera”. Ta holako ogi tako bat, ttiki bat ematen ziuten bakoitzai. Joe, bueno!
-Ta horrekin?
-Nik, e, ze esango (d)izut? Gosia... guk bestiena, kaleko jendiakin konparatzeko gutxiyo pasa genun, baiño nahikua pasa genun, e! Gerra denboan esate(n) (d)izut.
-Bai, bai. Eta ez zenuten ogi txuriya ekartzen, estraperlokua?
-Ezta... ekartzen genun iriña! Iriña, talua iteko. Ba jode, hori ya soluziyua zan! Talua izan ezkeo ez zeon /etzeon/ kuidadoik. Ogiya pusketa bat ematen ziuten, razionamentua primerakua zuten, eta pusketa bat, eta nik pentsatzen det ogiya beltza ta ez takit zerekin eiña zeon, eta gutxi ematen zutela, bestela asko ematen bazuten akabatuko ziuten ta. Nik pentsatzen det hala izango zala, bai. Zerekin iten zuten.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia