Hilerokoa etorri, eta isilik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-100-073 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hilerokoa etorri zitzaionean, zer zen ez zekien. Amonak esan zion. Animaliak bezala hasi ei ziren.
- Auzoa: Añorga
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 12a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: DON-100/073
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua
Transkripzioa
-Sexua eta holako kontuei buruz ez zan...
-Buenoooo, buenooo, buenooo. Nik, e, zea, etorri zizaianian... nola esaten da /esatea/?
-Ze, hillerokua?
-Bai. “Bueno, hau zer da?”, nik pentsatzen nun, eta iñork ez zian ezer esaten. Iñork. Eta nik esaten nun: “Biarren euna, hirugarren euna… Baten bati esan biharko ziot pa. Baten bati”. Ta holaxe. Holaxe, baiño animalik bezela!
-Eta ez zeni… aitari ez zeniyon…
-Iñork.
-…ez zeniyon esan zuk?
-Ez, ez, ez.
-Ez, e? Ta nola jakin zenun hori normala zala?
-Ba amonak.
-Amonak?
-Amonai zerbait esan niyon, ta amonak.
-Amonak.
-Baiño denbora, e! Debora!
-Denbora batera, ausartu ziñanian galdetzen...
-Bai.
-...galdetzen, orduan, e...
-Bai. Eta gauza guzik hola. Animalik bezela hasi giñan gu.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!