Donostia (Gipuzkoa)

Irratian, ezkutuko kateak entzuten

Irratian, ezkutuko kateak entzuten <p>Irratirik ez zuten izan denbora askoan. Gauean Pasionaria entzuten egoten zen. Manolo Escobar entzuten zuten, Juanita Reina... <em>Radio Pirenaica</em> entzuten zuten, baxu jarrita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-100-076 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irratirik ez zuten izan denbora askoan. Gauean Pasionaria entzuten egoten zen. Manolo Escobar entzuten zuten, Juanita Reina... Radio Pirenaica entzuten zuten, baxu jarrita.

Transkripzioa

-Eta zuek radiyua... euki zenuten?
-Uf, baiño noiz? Noiz? Goatzen naiz gue anaiyak eosi zula radiyo berrin bat eta ekarri zian radiyo xar-xar bat eta urtetan eondu zan Txoko-ederren hua. Radiyua.
-Eta zer entzuten zenuten radiyuan?
-Bueno, nei, nik... gehiyena goatzen naizena radiyua... denboa askoik´e ez, e, aitzeko, baiño ni goatzen naiz gabian eoten nitzala “con la Pasionaria”. Hua aitzen eoten nitzan gustoa. Gehiyena goatzen naizena radiyua, hoi. Eta geo bestela Manolo Escobar bezelako bazuk bazian, eta besteik ez zun, giñun aitzen. Juanita Reina ta...
-Orduan ezkutuko emisorak´e harrapatzen ibiltzen ziñaten?
-Bai, bai.
-Eta...
-Radio Pirinaica.
-Pirenaica?
-Bai. Bai.
-Eta hori oso baju ipini bihako zan, jendiak ez entzuteko, ala?
-Bai, baiño Txoko-ederren ez giñan asko bizi ta... Bai, baiño baju. Baju, hoixe bai.
-Badaezpada, ez?
-Bai, bai, bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia