Donostia (Gipuzkoa)

Rezola: harrobiko lanak

Rezola: harrobiko lanak <p>Harrobiko lanak. 15 bat lagun zebiltzan A&ntilde;organ eta Andoainen gehiago. Eskuz bultzatzen zituzten bagoiak han. Bolketeak. Dinamitarekin erauzten zen harria. Airezko zulagailuak. Kartutxoak sartu zuloetan, eta takoetako metxak piztu. Takeatu egiten ziren harriak gero, txikitzeko. Irudian, A&ntilde;orgako lantegia.&nbsp;</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Harrobiko lanak. 15 bat lagun zebiltzan Añorgan eta Andoainen gehiago. Eskuz bultzatzen zituzten bagoiak han. Bolketeak. Dinamitarekin erauzten zen harria. Airezko zulagailuak. Kartutxoak sartu zuloetan, eta takoetako metxak piztu. Takeatu egiten ziren harriak gero, txikitzeko. Irudian, Añorgako lantegia. 

Argazkiak

Transkripzioa

-Eta zuk orduan ondo jakingo dezu harrobiko lana zein dan.
-Bai, biharko. Ikasi gendun.
-Nola… zenbat jende zeon harrobiyan lanian?
-Hemen… hemen ibilliko giñan hamabost bat laun garai batian, hamabost o gehiyo igual. Eta Andoaiñen gehiyo, berriz, zeatik Andoaiñen eskuz kargatzen zan, bolara batian. Geo han jarri zizuzen aurrerapenak, baiño lehenbizi... bagoiyak´e han gaiñea eskuz ibiltzen zituzten, bultzaka, ta hemen ez, hemen idiyakin. Bai.
-Eta..
-Geo hara, honea baiño leheno hara automobil batzuk ekarri zituen, automobil koxkor batzuk, bolkete batzuk. Ta geo haiyek, han haundiguak nola bihar zian, produkziyua haundigua zalako, txiki haik honea ekarri eta hara haundik ekarri zituzten.
-Bolketiak?
-Bai.
-Eta aurretik, e... arroka bereixteko edo... nola? Ze erabiltzen zan? Dinamitakin ta?
-Bai, bai, dinamitakin ateatzen zan dena, bai. Oso... ordun zea zulatzen zan, maillu txiki batzuk zian perforadorak, eta eskuz iten zan. Geo, geo etorri zian automatiko zea hauk, perforadora haundi hoik. Kabinakin ta... hok, hok gauza txukunak dia, haiyen aldian!
-Ta zenbat, ze distantziara iten zian zuluak?
-Metro batea o hola izaten zian. Metro batea, hortxe nonbaitte.
-Eta esan dezu zulatzeko, perforadorak?
-Bai.
-Eta nola funtzionatzen…?
-Haiziakin!
-Haiziakin? Haizezko…
-Bai, bai, konpresore haundi bat zeon, ta harrobi guztiyan zeon instalaziyua jarriya, ta tomak.
-Eta zuk beti ezautu dezu dinamitakin?
-Bai, beti, bai.
-Eta ze iten zan, gero zuluan polbora sartu?
-Bai, kartutxuak izaten zian. Kartutxua sartu, geo pistoi bat, metxakin, sutu ta benga!
-Ta metxa erosi iten zan ala...?
-Bai, bai, hoi dana zeatik etortzen zan, Galdakanotik etortzen zan.
-Galdakanotik?
-Bai.
-Eta hori peligrosua izango zan ba, metxai sua emateko orduan, e, abixurik edo egoten zan?
-Bai, iten zan...
-Emaztea: Korneta.
-Eiten gendun e... metxa bat neurri batekua jartzen zan zuluan eta hua baiño motxagua iten zan listoi batekin sutu ta bota, bota, eta gu takua pixten aitzen giñan iya danok, ta hua, hua lertzen zanian, motx hua, denok erretiatzen giñan, zeatik bestiak beti luzegua izaten zuten metxa.
-Aaa, hori seiñalia, orduan, erretiratzeko.
-Bai, bai. Hor ardura haundiya bihar zan, bai.
-Eta zenbat e… zenbat su-edo piztu bihar zian? Zenbat metxa?
-Takuak ehun igual.
-Ehun?
-Bai, ehun, ehun ta berrogeita hamar, berrehun igual… bai. Asko, asko zeatzen zian.
-Orduan e harri haundiyak, bloke haundiyak irtengo zian hortik.
-Bai. Tiro haundiyakin bloke haundiya ateatzen zan, ta geo dana hua iten zan takeatu. Takeatzia esaten zitzaiyon, bakoitzai, harri bakoitzai zulo bana jarri, ein, ta […] kartutxo erdi bat edo “según” ze harri zan! Haundiya baldin bazan kartutxo osua, o kartutxo ta erdi o bi kartutxo´re bai.
-Orduan blokia gero berriz txikitzeko, berdin?
-Bai, berdin iten zaiyon.
-Sistema berdiña, ta distantzia zuluen artekua?
-Ba harri bakoitzai bat iten zitzaiyon.
-Bat?
-Bai, behin libre zeon harriyai zulo bat bakarra.
-Eta zulo batekin ya bitan iten zan, bi zati?
-Bai, bai. Bi zati o hamar igual. Bai.
-Eta hola zenbat aldiz? Ze tamaiña lortu arte?
-Nik ez dakit ba ze tamaiña izango zuen, ehun bat kiloko harrik o gehixeo igual.
-Eta hoiekin ze iten zan?
-Hoikin? Porlana. Geo hoi kargatzen zan makinakin, ta...
-Ehun kiloko harriak?
-Bai.
-Bagoitan?
-Bai, bai, ehun ta... haundina ehun, hoixe izaten zan, haundigua ez.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia