Donostia (Gipuzkoa)

Orrazkera eta oinetakoak

Orrazkera eta oinetakoak Ilea etxean mozten zuten, batak besteari. Modako orrazkerak. Dantzarako dotore. Udan alpargatekin. Abarkak neguan.
Ilea etxean mozten zuten, batak besteari. Modako orrazkerak. Dantzarako dotore. Udan alpargatekin. Abarkak neguan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zuek pelukerira-ta ez ziñaten jungo...
-Eee... geren artian moztutzen genun guk, zea... bi ahizpok, batak bestiai moztutzen giñun. Oso ondo ez gendun ingo, baiño behintzat orduako... Baiño asko ibiltzen giñan hola ta!
-Eta ruluak jarri... edo orduan ze...?
-Ordun ruloik ba al genun? Ordun ba al zan? Ordun ez dakit, ez dakit… akaso pelukeritan izango zan, baiño gue eskutan ez.
-Eta zer zeon modan orduan? Ile motza, luzea…?
-Ba nik hola… melena zea bat ibiltzen genun guk, hola melena zea bat. Motxa.
-Eta belarritakuak-eta?
-Bai, belarritakuak bai, beti.
-Beti dotore...
-Belarritakuak bai.
-... dantzara juteko behintza bai, ez?
-A bai. Klaro.
-Ta zapatak-eta? Aldatu...
-Bai, zapatak zea... puskatzen bazian geok konponduta igual, geok ahal genun bezela konponduta! Jeneralian udara partian behiñik bin alpargatakin.
-Alpargatakin.
-Alpargatakin.
-Baiña alpargatak busti ezkero, geizki...
-Bai, baiño... ba! Ez genun ordun... sentitzen al da ba? Orduan ez genun sentitzen. Total, etxian lanian ari giñala´re bustitzen giñan. Ez zan oain bezelako erropik-eta laneako izaten, ta oiñetakoik eta... Oain bezela goantiekin-ta hola? Ezta pentsatu´re.
-Eta abarkak erabiltzen ziran?
-Abarkak? Bai, abarkak neguan ibiltzen genitun, eta udaran alpargata zaharrak. Zaharrak… puskatuak, baiño… bueno.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia