Gerra garaiko aldaketak, eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:02:43
- Erref: DON-098/005
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Ta zu eskolan ibili ziñan garaiyan gerra orduan pasata edo orduantxe…
-Bai, zeatik e beno, ordun, zeatik ni hogeita beatzikoa naiz, eta gerra hasi zan hogeita hamaseiyian. “O sea que” nik zazpi urte, ba… bai, orduako behintzat Altzan.
-Eta zerbait gogoratzen dezu, gerrakin lotutakua? Eskolan aldaketarik izan zan, ala…?
-Eskolan aldaketa izan zan? Bai, zeatik erderaz hitz eitia, euskeraz hitz eitia galarazi in ziguten. Eta dana erderaz in bihar, ta… bueno, dana erderaz iten gendun, klaro, eskolan. Geo bata bestian zean umiak danak esto… erderaz aitzen giñan. Ta hoi baiño gehiyo esango izut: ordun garai hartan iten zan komuniyua; iten zan zazpi urtekin komuniyo ttikiya esaten zana, ta geo hamarrekin solemnia. Hamar-hamaika. Iten zan komuniyo solemnia. Ta komuniyo ttikiya iteko, klaro, dotriña ikasi behar izaten zan, e, bai bateako ta bai besteako. Eta komuniyo ttikiya iteko nik euskeraz ikasi nun, gue etxian eakutsiya, ta euskeraz. Komuniyo ttikiya iteko. Eta, klaro, izaten zan dotrina´re izaten zan, klaro, txikiyauak, gutxiyo ikasi behar zan geo baiño, geo bezela baiño. Baiño behintzat hoi, eta komuniyo ttikiya iteko, dotrina euskalduna. Eta geo nola galarazi in zuten euskalduna, eta erdalduna sartu xixkiguten bai libru, dotrina… dana erdalduna nola gendun, ta geo ordun gendun bikayua hemen, berriz, bueno… harekin erdeaz in behar zan! Eta geo komuniyua, beste komuniyua in biharrik… ikasi bihar izandu nun beste doktrina, erdalduna.
-Erdalduna.
-Erdalduna ikasi bihar izandu nun. Ta eskolan genbiltzala hoi, ta gaiñea eskolan genbiltzala, klaro… ahizpa, ne hurrungo ahizpa ta… biyek etortzen giñan eskolaa ta zea. Ta geo etxea jundakuan´e klaro, egun guziya erderaz pasatzen gendun hizketan, ta etxea jun ta erderaz hasten giñan. Umien kontua, bakizu. Egun guziya erderaz… eta etxea jun ta erderaz hasten giñan hizketan. Joesus! Gue aitak bakizu ze esaten zigun? “Beira, hemendik kanpo ez zait inportik frantsesez aitzen bazeate´re, baiña hemen euskeraz!”. Esaten zigun: “Hemen euskeraz”. Ta joño… kontuatu gabe hasten giñan erderaz, ta nahikua izaten genun: “Bixenta!” o “Pepita!” deitz… uju itia hola nahikua izaten genun, baakigu, bagenekigun zertako zan. Baiña gu kontuatu gabe hasten giñan erderaz.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!