Donostia (Gipuzkoa)

Sexua tabua

Sexua tabua <p>Neska-mutilen arteko harremanak oso kontrolatuta zeuden baina orduan ere umeak jaiotzen zirela diote. Sexua erabateko tabua zen. Kontxitak anekdota bat kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-096-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neska-mutilen arteko harremanak oso kontrolatuta zeuden baina orduan ere umeak jaiotzen zirela diote. Sexua erabateko tabua zen. Kontxitak anekdota bat kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta mutillekin egotia, hori pekatu…?
- Maria Pilar: Egon bai, egon bai, baiño ezta ikutu´re eskutik eta. Egon bai, kuadrillan ta […].
- Eta muxua?
- Kontxita: Muxua hemen. “Nun eman diyozu?”, “Nun in dezu?”, “Zenbat aldiz?”. E? Horrela zan guzia, e.
- Joxe Manuel: Bai, baiño hoi da esaten dana /esteana/. Baiña, zea, erromeiyia pasa ta gero neskalaguntzen juten zianak haiek ze iten zuten? Hola bakarrik? Bengaa!
- K: Nik […].
- M.P: Ari gera guria esaten.
- K: Ni ari naiz…
- Ebaristo: Ordun´e haurrak sortzen ziala, e?
- J.M: Bai, bai.
- K: Pues ez dakizute ze beldurra naukan nik 22 urtekin…
- J.M: Eta arto-saillak galantak zian, e, ordun.
- K: … ezkondu nintzanen, aizu, lehenengo gau horri. Egia esango dizut. Ni hasi nitzan… Panplonara jun giñan. Ta hasi nitzan negarrez estaziyuan eta artian hotelera iritsi… Nola zun izena, denok juten giñena ezkonduta Panplonara? Zuk badakizu.
- E: Ez, ni zeera, Gasteizera jun nitzan.
- K: Ni bai. Ta gero [al…] a Madrid.
- M.P: Zan tabu, tabu, tabu.
- K: Tabu.
- J.M: Bai, bai.
- Ez zan hitz egiten holako kontuei buruz?
- K: Ezta pentsatu´re!
- M.P: Ta ez dakit ze pasa zan, baiño ordutikan ez gea… aldatu in gea, bai, ematen du /emateu/ asko, bao hua barrenen do, e! Hua barrenen do.
- K: Bai, baiñan ez; aldatu gea. Aldatu gea. Nik pentsatzen det baietz.
- Eta ezjakintasuna egongo zan, ez bazan hitz egiten horri buruz, jakin ere ez, ez?
- M.P: Klaro! Ez, ez, ez, ez.
- K: Aizu, begira ze konsejua lehenengoz etxian, mutillekin hasi nitzala: “Aizan, badakin, e, harriyak harriyakin jotzen badin, txispa ateratzen din, e!”. Hor zegon koxka!
- J.M: Oso ona!
- Eta? berdin-berdin geratu zinan, ez?
- Berdin-berdin gelditu nitzan. Oseake, hoixe zan. E? Bagiñekiun, zergatikan basarriyan asko ikasten dezu animaliakin. Bagiñekiun zer zan. Oseake… Hori. Han behiak eta gaiñontzekok, badakizu zer gertatzen zan. Eta, ordun, kalekuak baiño gehio gendakin era hortan. Baiño orduan, klaro, bildurra, horrexegatik.
- J.M: Bai, bai. Eskola earra da hori.
- K: E?
- J.M: Eskola earra dala.
- K: Bai.
- E: Bai, bai.
- Bai, kalian-ta emakume askok pentsatzen zuen muxu emanda bakarrik… ez?
- K: Bai, hori da. Hori da. Ez, ez, ez. Oain, ezkutatzen [genituen], osea, guri gelara bialtzen ziguten, e? Zezena ekarri bihar zutenian eta behia estali bihar zutenian, aizu, gelara! Bainan gu kortinan bazterretikan begira, hantxen, ze ikusi. E?
- J.M: Klaro, klaro.
- Klaro, nahikua esatia ez ikusteko…
- K: Bai, begira behintzat. Eta hori.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia