Kontxita Argote Altuna
Añorga auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Añorgako Txarbategi baserrian jaioa, umetatik trebatu zen baserriko lanetan. Bederatzi senide ziren. Ama bertakoa zuten, eta aita Aiakoa; Rezola lantegian egiten zuen lana. Kontxita oso gutxi joan zen eskolara, baserrian beti zegoelako zeregina: itaurren egin, esnea partitu, behiak zaindu... Rezolak auzoko emakumeentzat jarritako kultur zentroan (Centro Cultural Femenino) ikasten ibili zen, ezkondu arte. Ebaristo Aiestaran, Mari Pili Alkain eta Joxema Mendiolarekin batera egin du kontu-saioa, Rezola museoan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-096 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute