Donostia (Gipuzkoa)

Mutilak eta neskak aparte eskolan

Mutilak eta neskak aparte eskolan <p>Eskolan mutilak eta neskak aparte. Espainiako ibaiak eta mendiak ikasten zituzten, Madrilgo kontuak baina bertakoak ez. Doktrina ere erdaraz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-093-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan mutilak eta neskak aparte. Espainiako ibaiak eta mendiak ikasten zituzten, Madrilgo kontuak baina bertakoak ez. Doktrina ere erdaraz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Mutillak, mutillak izaten giñan, bai; mutillak eta monjakin neskak.
-Eta ze ikasten zenuten?
-Zer ikasi? "Los partidos judiciales de Madrid", hoi memoriz.
-A, bai?
-"Los partidos judiciales de Madrid", hoi memoriz, "los ríos de España: el Ebro nace en Fontibre, Santander, Ebro, Tajo, Guadiana, Guadalquivir, Ebro." Baiño nundik juaten zan hemendik Pasaira, o hemendik Tolosara, iñork ez zekin, iñork ez. Ze mendiyak genitun hemen, hoi, hori, ba, Ulia eta Igeldo, Igeldo zalako, beste gauzik ez.
-Eta maixua kanpotarra, orduan?
-Ez, ez, bertakuak baiñon...
-Bertakua zan, hori...
-Bertakua, baiño, liburua, liburua zan. Liburu hartan bertan, "Libro medio" zan ta Madriko "partidos judiciales". Nei ze ajola zait "partidos judiciales de Madrid"? "Madrid, Fuencarral, Toledo, Ciudad de..." eztakit zenbat zien, ahaztu, ahaztuta dittut. Eta holaxen.
-Eta, euskeraz, ezer, ezer ez zenuten ikasten?
-Batere ez!
-Dotriña ere ez?
-Ezta ere, ezertxo ere, ezertxo ere, ezertxo ere. Ezertxo ere, ahaztuta hori, beste, Kenian biziko bagiña bezelaxe, erabat. Batere, batere.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia