Donostia (Gipuzkoa)

Feriara Hernanira, autobusez edo zaldi-karroan

Feriara Hernanira, autobusez edo zaldi-karroan <p>Feriara autobusez joaten ziren Igaratik Hernanira, ostegunetan. Baserritarrak joaten ziren. Zesterak autobus gainean. Zaldi-karroan ere joaten ziren, landareak erosi behar zirenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-086-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Feriara autobusez joaten ziren Igaratik Hernanira, ostegunetan. Baserritarrak joaten ziren. Zesterak autobus gainean. Zaldi-karroan ere joaten ziren, landareak erosi behar zirenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba, autobus bat ateatzen zan hemen Igarako inguru... auzoko Igaratikan ateatzen zan autobus bat. Autobus berezi xamarra. Baserritarrak bakarrik ibiltzen zittun autobus bat zan. Eta ostegunetan, feria Hernania juten zan. Eta hemen etxetikan gertu Inpernu edo deitzen genion etxe ondo hortan gelditzen zan, eta jun-etorriya, ba, autobus horretan iten zan.
- Eta baiña han zerbait erosi ezkero autobusian ekartzeko geizki ez?
- Ez. Esan dizut /esateizut/ baserritarra... xexterak edo deitzen zioten zea... ontzi handi batzuk ibiltzen zitun gaiñian, eta eskaillera bat zeukan atzian o saihtzian. ta handik iyo gora ta handik jaitsi. Azkenian, ba, bueno zekor bat edo txerri bat erosten ez bazenun behintzat, ba, autobusakin moldatzen ziñan edo bestela, bueno ba, zaldi-karrua. Horrekin jun-etorriya ta ez dakit ba landare... aldatzeko landaria behar zanian edo ez dakit ba... tomate edo porru edo holako gauzak bihar zianian, ba, bueno... zaldi-karruan bertan ere bai. Segun ze epoka, ze giro itten zun, ze egokitzen zan.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia