Donostia (Gipuzkoa)

Partila nola banatzen zen

Partila nola banatzen zen <p>Partila. Banaketa nola egiten zen. "Txakurrena", 30 arroatik gora harrapatuz gero. (<span class="searched">arroa</span> 1= 12.5 kg).</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-082-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Partila. Banaketa nola egiten zen. "Txakurrena", 30 arroatik gora harrapatuz gero. (arroa 1= 12.5 kg).

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Izaten zan partilla, ez?
- Partilla.
- Eta nola, hori...?
- Leheno izaten zan partilla, leheno, beti izandu da hemen plazan. Oain ya kanbiyatu gauz batzuek. Baiño leheno zan: partia, ehun duro in dezagun kontua, gutxi gorabehera esango dizut, ehun duro. Ehun duro? Berrogeita hamar patroiyentzako, nagusiyentzako, ta beste berrogeita hamar mariñelentzako izaten zan. Gero pasatzen zan hor gauz bat: patroiyak bi parte irabazten zun, ta klaro, diru hura atera behar zan muntoietikan'e bai. Orduan pagatzen zuen armadoriak erdiya, ta beste erdiya patroiyak, nagusiyak.
- Eta hor bazegon txakurrena edo?
- Bai, hura izaten zan, txakurrena izaten zn, behin o bitan bada arrua, hogeita hamar arrua e? Bueno, zea, neurri hoiyek. Txakurrena egiteko behar zenun hogeita hamahiru. Hogeita hamar baldin bazian ez zenun txakurrenik. Hortikan gora baldin bazian, bai, hogeita hamahiru o berrogeita hamar o hirurogei. Hiru arrua ateratzen zian zakurrena egiteko, lagun danentzako hori.
- Eta hori ze ematen zan arraia?
- Bai, hiru arrua arrai.
- Banatu iten zan?
- Bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia