Dolarea eta sagardoa garraiatzeko gurdiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-080-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 18a
- Iraupena: 0:02:39
- Erref: DON-080/001
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
-Horkua da tolaria, e, sagarra egotzeko. Dago sagarra egotzekua, hor goiyen eskubita dagon hoi, eta tolaria; hor sagarra egotu, eta e, hor estutu eta ateatzen da muztiyua. Hoi da kupeleta jute(n) dana, baiño antziña batian basarritatikan leku askota eamaten zan Donostia. Eta Donostia eamateko ibili zian tresnak dia galeran gaiñian eamaten zian “bukoiyak”, hemen dauden hauek. Hauk zian “bukoiyak”, erabat eoten zian iya galera gaiñian, eta segiran dauden hoiyek barrikak, hoik zian “karreto-barrikak”, o bai galeran gaiñian o bai gurdi gaiñian ibiltze(n) zana. Ez zan /etzan/ oain bezela bonbeatzeko gauzik ez zan /etzan/, eta baldeketan itten zan. Eta klao, ontzi batetik bestea pasatzeko hor aurrian dakazun horri, horrek du izena “onilla” eta baldiak horrea hustu, eta ontziak batetikan bestea pasatze(n) zian. Hoi zan...
-“Oniya”...
-“Onilla” hor aurrian daukazun hoi, enbutua bezelako hoi, e. Hoi da “onilla”. Hoi zan ibiltze(n) zana ontzi batetik bestea aldatzeko. Hoik zian, e... eamaten zanian bai Donosti aldea eta baita ere basarritik, basarri batzutan tolariak zian, bestietan ez, eta batetik bestea eamateko ibiltze(n) zian tresnak zian hoik. Ordun ez zan /etzan/ gaur bezela ez gomaik eta ez, ezta ere bonbaik. Ordun dena baldeka ibiltze(n) zan. Hoi ikusita, geo ya behiyan dauden hauk dia basarritako...
-Eta zenbat, zenbat kupel... bakoitzak, gurdi bakoitzak bere izena dauka ala...?
-Bai, hoik zuten, “bukoiyak” zien hoiyek, e. Hemen dauden barrika, zea hoik, lotuta dauden hoik dia “bukoiyak”, eta besti hoik, berriz, izena... esate(n) zaiyote eta dute “karreta-barrika”, e. Hoi zuten beren, beren izena.
-Eta zenbat metrokuak-edo ziran?
-Bueno, hoik, e… neurri askotakuak zian, baiño kao, pentsatu idikin eaman behar zuela; ordun izate(n) zan milla, milla eta bostehun litro... Milla litro, inguru hortakuak, e; “bukoiya” seirehunekua eta hoik zian milla lito ingurukuak. Bazian hirurehun-laurehunekuak ere, baiño e… bakoitzak bere, “según” ze iri pare zeukan, haren araberan ibiltze(n) zian hoik, eamateko.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!