1951. urtean amak ikastola ireki zuen etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-079-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lau urte zituela Karkizano kalera (Gros) joan ziren bizitzera. Bere amak orduan, 1951. urtean, ireki zuen ikastola Mirenen logelan bertan. Beraiek ere euskaraz ikastea nahi zuten etxean, baina ez zen posible izan. Andereño bakoitzak hamar ume baino ez zituen izaten eta Alde Zaharrean Elbira Zipitria baino ez zebilen garai hartan eta ez zuen tokirik. Beraien aitak, aldiz, ez zuen nahi bere seme-alabek gaztelaniaz ikasterik eta eskola frantsesetara joan ziren.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 17a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: DON-079/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!