1951. urtean amak ikastola ireki zuen etxean <p>Lau urte zituela Karkizano kalera (Gros) joan ziren bizitzera. Bere amak orduan, 1951. urtean, ireki zuen ikastola Mirenen logelan bertan. Beraiek ere euskaraz ikastea nahi zuten etxean, baina ez zen posible izan. Andere&ntilde;o bakoitzak hamar ume baino ez zituen izaten eta Alde Zaharrean Elbira Zipitria baino ez zebilen garai hartan eta ez zuen tokirik. Beraien aitak, aldiz, ez zuen nahi bere seme-alabek gaztelaniaz ikasterik eta eskola frantsesetara joan ziren.</p>

1951. urtean amak ikastola ireki zuen etxean
Miren EgaƱa Goya
- ahotsak.eus