Donostia (Gipuzkoa)

Ama "Gota de Leche"n lanean

Ama "Gota de Leche"n lanean <p>Amak ezkondu aurretik "Gota de Leche"n egiten zuen lan. Nutrizio arazoak zituzten ume jaioberrientzat esnea ematen zuten bertan. Baserria ere bazuen "Gota de Leche"-k, ganaduekin. Fraisororen antzeko lekua omen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-078-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak ezkondu aurretik "Gota de Leche"n egiten zuen lan. Nutrizio arazoak zituzten ume jaioberrientzat esnea ematen zuten bertan. Baserria ere bazuen "Gota de Leche"-k, ganaduekin. Fraisororen antzeko lekua omen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aita eta ama biak baserritik bizi ziran?
- Bai.
- Norbaitek baserriyan iten zun lana, e… baserritik kanpo?
- Nere amak iten zun, gaztia zala, nobiyotan, “Gota de Leche”n lana iten zun eta nere aitak Lizarriturrin. Ta geo, ezkondu zianian, portero jarri zian hor. Ta geo hor´e afiziyua haundiya zun aitak ganauekin ta hor porteriyan eukitzen zitun bi behi o. Ta geo, esnia zerbait han [zean sartu], ta geo, honea etorri giñanian, hemen. Bost o sei behi eukitzen genitun.
- Ta ama nun ibili zan ezkondu aurretik?
- “Gota de Leche”n.
- Ta hori nun zeon?
- Hoi Donostin. “Gota de Leche” ez dakit nun […].
- Zer zan?
- Umiei-ta esnia zeatzen, ume txikiyei-ta esnia zeatzen. “Gota de Leche”n lan iten zun. Karmen! Etoz pixkat! Oain zu geatuko zea. Egon, egon, poliki, altxa in bihar dezue /inbiezue/.
- Karmen: Aber, esan, esan hortik.
- “Gota de Leche” nun zan?
- K.: Ez dakit ze kaletan zan.
- Hoixe. Hau Hernanikua baita berez.
- K.: Umientzako esnia ematen zuten.
- Bai. Ta geo basarriya zean zan, hor, [Ixa], “Gota de Leche”ko basarriya. Oain zea, zea nola do hor? Kauen sos! Ez det esango! Nola da zea hoi? Beheko asilua, asilo Matia. Hor zan zea, basarriya. Ta ganau bikaiñak egoten zian. Ta, jo, hamendik, gaiñez, gure etxetik —lehen etxeik ez zan ta— primeran ikusten zan hango ganauak eta hango zeak; hango ganauak ez, hango langilliak eta danak. Ezautzen genitun.
- Eta ze umendako zan esne hori?
- Ume txikiyentzako, jaioberrintzako. Bai.
- Eta hara juaten ziran amak?
- Amak, amak.
- Amak umiekin?
- Umiekin. Ta geo preparatuta ematen ziyoten. Bai. “Gota de Leche”. Fraisoroko estiloa. Fraisoron´e oain Fraisoro… Lehengo astian izandu nitzan Fraisoron. Semiak-eta laguna´re badakate han, ta ni´re han´e… Ni´re Fraisoron izandu nitzan hamahiru urte nitula.
- A bai, e?
- Bai, ikasten basarritarren zea. Ta diploma´re eman ziaten, hoinbesteko diploma bat. Eta oain, andriak basarriyan han eukitzen zun aramariyo gaiñian, auskalo. Ta geo honea etorri giñanian hasi naiz “Nere diploma´re [han…] izango da ba”, ta horrek bota in emen zula. Huaxe pixkat erakusteko moduko gauza nakana ta! Ajjj, oaintxe ya ez zait geratzen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia