Donostia (Gipuzkoa)

Zalgurdiarekin barazkiak eta loreak saltzen

Zalgurdiarekin barazkiak eta loreak saltzen <p>Autobusa ere izaten zen lehen. Zaldigurdiarekin ibiltzen ziren barazkiak, loreak eta esnea saltzen arreba eta ama. Loreen artean larrosak, krabelinak eta beste hainbat saltzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-078-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Autobusa ere izaten zen lehen. Zaldigurdiarekin ibiltzen ziren barazkiak, loreak eta esnea saltzen arreba eta ama. Loreen artean larrosak, krabelinak eta beste hainbat saltzen zituzten.

Transkripzioa

- Ari ziñen esaten autobusak lehen ez zirala oingo bezela…
- Bazian autobusak, baiño goizian bat, eta geo eguardin bestia ta arratsaldian bestia. Hoi hobeto esango dizu Manuelek. Hoi memori onekua hoi; nik ez dakat memori ona, baiño… Oain bai, oain autobusak… bueno!, pasatzen da /pasatzea/ hemen nahi deun ordutan autobusa.
- Baserritar asko juten zian autobusian?
- Bai, berdurakin ta, hola, urruti [zeatara]. Ta beste batzuk, berriz, gu zaldi-karruakin juten giñan lehenbizitik, ta geo automobilla. Aitak erosi zun automobil zea bat ta automobillakin. Baiño…
- Zein juten zan zaldi-karruan?
- Zaldi-karruan? Arreba ta ama. Ta geo, gu ezkondu giñanian, ya orduan ya kotxia… Karmen! Zu jun al zea zaldi-karruan behiñ´e plazaa?
- Karmen: Gutxi.
- A! gutxi. Zerbait bai. Urte asko [dira]. Bai, baiño ez. Ama juten zan ta aita´re beakin. Ta geo arreba ibiltzen zan. Hua oso ona zan zaldi-karruakin. Esnia eman kalea ta berdura pixkat zana´re bai ta loria´re bai, loria asko iten genun.
- Ze lora?
- Loria danetatik: klabeliñak eta arrosak eta reina margaritak eta… Gero Santu Guztietakuan koronak iten genitun. Ez genun ezer zea, e? [Zan] kontuik ez zun ematen. Baakizu, danak juntatzen giñan, gero kanpoko anaien lagunak-eta etortzen zian, ta egunak aurretik igual zortzi egun lehenuo preparatzen, baakizu, armazoiak eta geo ta… Baa! Atzenian “cuentas de numeros redondos”… Baa! oso…
- Lan asko ta diru gutxi.
- Bai, bai, diru gutxi. Oso zea. Gero ya atzeneko urtietan utzi in genun. Baiño oain dala… bai, klaro, urtiak; 14 ya basarritik atera giñala in zitun Eguarri egunian. Aurten Eguarritan 15 urte atera giñala baserritik eta oain ya loreik-eta ez. Nik oan balkoiyian jartzen ditut /jartzeitut/ zea, pipar txikik eta tomatiek eta marrubik eta… hola. Andriak geraniyuak kendu in bihar ditula /inbiittula/ ta oain jarri dittula ta hola ibiltzen gea.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia