Arrasate (Gipuzkoa)

Eztei-bidaian Madrilera

Eztei-bidaian Madrilera <p>Bost seme-alaba izan dituzte. Arrasaten ezkondu ziren. Madrilen hotelera sartzeko "libro de familia" eskatzen zuten. Ordubetean iritsi ziren Madrilera hegazkinez, baina "El R&aacute;pido" trenean itzuli ziren, eta ia egun oso bat eman zuten bidaian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-053-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost seme-alaba izan dituzte. Arrasaten ezkondu ziren. Madrilen hotelera sartzeko "libro de familia" eskatzen zuten. Ordubetean iritsi ziren Madrilera hegazkinez, baina "El Rápido" trenean itzuli ziren, eta ia egun oso bat eman zuten bidaian.

Transkripzioa

- Zenbat ume hazi dittuzue?
- Bost. Bat hil in jaten, oin lau. Hiru neska ta seme bat. Alabie zerien dabil, Oñatin, palillosenien.
- Koiño.
- Han bizi da, Oñatin bizi da, gaztiena. Ta beste bat hor zerien dabillena, Axun, hau zelan da? Hau liburutegixen edo?
- Bai, liburutegixen […].
- Ta gero beste bat eta semie, [Sugian] dabiz, Altunanien. Bai.
- Ta orduko ezkontzak nolakok izaten zien?
- Ba, nik ez dakit ezkontzak…
- Banketek eta eitten zien…
- Zeuek nun ezkondu ziñein?
- Mondraon.
- Mondraon kalian?
- Parrokixan bai.
- Hamen ez zeuen, mezaik ez zeuen emuten?
- Ez, hori da Aramaixokue ta hor Mondrauen aon krieda edo neskame edo ta hor zertu gitzen. Ta gero libro familiarra ta ez dakit zer ta faten zitzen, Madrillera fan gitzen gu ta lehenengo libro familiarra eskaketan otsuen, bestela ez otsuen habitaziñoik emoten ezkonduta zeuezeneko gauzek eitteko. Oingo moduen ez, edozein hartute fan ta…
- A, hori zan ezkonduen karneta?
- Bai. Bai.
- Nora ein zeuen biajiori?
- Lehenengo Bilbon in gittun egun bat edo bi edo ta gero abioien Madrillera. Bai, ta Madrillen zortzi-hamar egun ez dakit ze egin gittun ta…
- Lehenengo aldiz abioian ibiltzen ziñala?
- Lehenengo ta azkenengo hoixe naz ibilitta. Gero handik Donostiara. Abioien urten bostetan Bilbon ta xeietako Madriden. Ta auen denpora bat… bueno! Zoragarrixe. Han fan biha gauen hotelera taxista batek eruen oskun maletok eta gauzok eta hurrengo goixien jaiki gitzenien eurixe! Bota ahala guztien! Guk ez dakit zortzi-hamar bat egun ein gittun Madriden eta egun bat ez zauen pasau euririk in barik. Ta eurixa itten aben baiña gero ostera segiduen zertu eitten auen, jaso itten auen ta euzkixe iguel. Maietza zan. "Veintisiete de Mayo" ezkondu giñen. Ta gero han zertu gitzen ta beste lagun bat be, bi pareja fan giñen hemendik Mondrauetik eta harek andria auken Valladolizkue ta gure eban Valladolizera etortie ta trenien. "El rápido" esaten otsien tren horri. Urten gauen Madriden, ez dakit ze ordutan urten gauen, egun dana baiño gehixau ein gauen trenien Donostiara etorten. Bai. "El rápido".
- Ordun zibillezko ezkontzaik eta izaten zan?
- Ez.
- Ez, ez? Ez zan izaten.
- Ta zuek ezkondu ziñaiñien, banketia edo eitten zan?
- Bai.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia