Txoritan tiragomarekin eta erreklamoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-074-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: DON-074/013
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza , Natura » Fauna
Transkripzioa
-Eta txoriak harrapatzen ta /da/…
-Beti korrika.
-Txoriak harrapatzen, zerekin, tiragomakin ala...?
-Tiragomakin´e bai, pikotan ta /da/. Bai, harrapatzen genitun.
-Ze txori klase harrapatzen zenituzten?
-Ba txinbuak eta burrugoiak eta gero erreklamuan jartzen giñanian, ba karnabak eta txokak eta... pintxanak eta... bai, harrapatzen genitun.
-Eta erreklamua zer... zer zan?
-Erreklamua zan ba... jartzen genitun bi arbol txiki, erramuenak. Soroan, toki garbin. Eta han jartzen genitun, han goiyen kanutuak bezela, txiki bat, eta geo bareta bat hola, bareta bat, bixkakin jarri bareta, han jarri, ta jartzen genitun han zortzi o hamar bareta bat, ta azpin jartzen genitun ba txoriyak, erreklamuan, txoriyak etxian genitunak. Kaiyolak jartzen genitun, ta haiyek deitzen ziyoten ta erramuan gelditzen zienen, pegatuk geatzen zien, eta ordun korrika jun ta /da/ harrapatu! Ta berriz jarri ta hola ibiltze(n) giñan.
-Eta ze iten zenituen gero txoriyekin?
-Jan.
-Jan?
-Hoixe!
-Baiña esan dezu batzuk etxian kaiyoletan...
-Bai.
-Erreklamo bezela...
-Erreklamo... reklamora joateko, bai. Bai, tariñak gehienez; eukitzen genitun, “o sea” nik behiñik biñ euki izandu (d)itut tariña, karnaba, pintxana, baiño pintxana zailla zan ona ateatzia, deitzeko hola ekarriazteko.
-Ez?
-Oain, baiño tariña zan denetan errexena etortzen zana. Ta geo karnaba ere bai. Eta gero bestia izaten zan berdeloia, ta txiniskla ere bai, hori´re… hoiek´e errex zien etortzen, hoiek harrapatzen genitun ondo. Ta hola ibiltze(n) giñen. Gero…
-Eta gehiyen apreziatzen zenutena edo? Txoririk onena edo?
-Ordun?
-Bai.
-Onena? Bueno, karnaba izaten zan /izatentzan/; gero batzutan, e, amak jesten zitun plazara. Arrak bihar zian /bihartzian/ hortako, ta zea, plazan saltzen zitun.
-Bizirik ala…?
-Bizirik, bizirik. Hoiyek bizirik. Ta hola, hola ibiltze(n) giñan.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!